Nafarroa Garaiko Leitzaldea eskualdean kokatua dagoen Lekunberri herria inguratzen duten basoetan barrena mendi bizikletaz ibiltzeko plana antolatu Morkaikoko BTT sailak.
Ekainaren 7an, barikua, irtengo dira Lekunberrirantz autoetan. Erregai eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu. Lekunberrira afal ordurako ailegatuko dira eta hango nekazal etxe batean hartuko dute ostatu, hurrengo bi egunetan, ekainaren 8 eta 9an bizikletaz ibiltzeko. Bi egun horietan egingo dituzten ibilbideak 50 kilometro ingurukoak eta 1.500 metroko desnibel positibodunak izango direla aurreratu dute. Ibilbideak gogorrak direla ohartarazi dute antolatzaileek, eta zenbait tartetan "zailtasun maila tekniko handikoak". Egun bakoitzeko ibilbidea egiteko bostpasei ordu beharko dituztela uste dute, baina "lasai" joango direla azaldu dute, "inguruaz gozatuz". Bizikletak egoera onean izatea eskatu dute.
Morkaikoko bazkideek 70 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeko eta 80 euro bazkide ez direnek. Prezioan, garraioa eta ostatuko egonaldia eta jatorduak sartuta daude. Afariak herriko taberna edo jatetxeren batean egingo dituzte, baina ez daude prezioan sartuta. Morkaikokoek hamabost lagunentzako lekua erreserbatu dute eta interesatuek maiatzaren 31 baino lehen eman behar dute izena, online, esteka honetan.
Irteerari buruzko xehetasun guztiak morkaiko.eus webgunean