Erakunde publikoei ingurune osasungarri eta inklusiboak irudikatzen eta gauzatzen laguntzea helburu duen Projekta Urbes enpresakoek gidatuko dute parte-hartze prozesua, Kaleak DenONAK lelopean. Hasteko, lau bilera-saio antolatu dituzte prozesua aurkezteko, eta parte-hartzaileen aniztasuna bermatze aldera, behar edo interes bereziak izan ditzaketen taldeak bereiztu dituzte. Lau mahai osatu dituzte, eta zehaztu dituzte bilera orduak ere.
- Gurasoen mahaia: Maiatzaren 7an, ikastolan, 15:30etik 16:30era
- Emakumeen mahaia: Maiatzaren 7an, udaletxeko udalbatza aretoan, 17:30etik 18:30era
- Herritarren mahaia: Maiatzaren 7an, udaletxeko udalbatza aretoan, 18:30etik 20:00etara
- Adinekoen mahaia: Maiatzaren 14an, jubilatuen lokalean, 10:30etik 12:30era
Lau taldeak batera
Maiatzaren 14rako, baina arratsalderako (18:30-20:00) lau taldeak batzeko proposamena ere egin dute. Udaletxeko udalbatza aretoan egingo dute batzarra, diagnostikoa egin eta proposamenak jasotzeko. Proiektua diseinatzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du Enetz Ezenarro alkateak, hirigintzan eta hiri-diseinuan hartzen diren erabakiek herritar guztiei eragiten dietelako, eta horregatik, parte hartzera deitu ditu mendaroarrak. "Prozesu honek ez ditu hirigintzan adituak behar; Mendaron bizitzen arituak direnak bazik", zehaztu du.