'Slapstik' ikuskizuna emango du Ekain pailazoak Elgoibarren

Barren 2024ko api. 25a, 14:05

Ekain Ibarguren (Azpeitia, 1996) pailazoaren emanaldia antolatu du Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak barikurako, Udalarekin lankidetzan. 

Gure Zirkutik izango dute askok ezagun Ekain Ibarguren, hantxe aritzen baita malabarista eta pailazo gisa, baina ibilbide luzea du aurretik ere. Barikuan, hilak 26, Herri eskolako gimnasioan arituko da, 17:30etik aurrera.