2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Gipuzkoan legebiltzarkideen ia erdia eskuratu ditu EH Bilduk

Barren 2024ko api. 22a, 11:15

EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Gipuzkoan, eta Eusko Legebiltzarreko jokoan ziren 25 eserlekuetatik ia erdia eskuratu ditu, 11.

Bederatzi eserleku lortu ditu EAJ-k, hiru PSEk eta bakarra PP-k. Elkarrekin Podemosek galdu egin du orain arte zuen ordezkaritza.

2020ko datuekin alderatuta, bi legebiltzarkide gehiago eskuratu ditu EH Bilduk, bat galdu du EAJk eta beste bat irabazi du PSE-k. PP-k azken lau urteotan zuen legebiltzarkideari eutsi dio. Aldiz, Elkarrekin Podemosek galdu egin ditu 2020tik zituen bi legebiltzarkideak, eta ordezkaritzarik gabe geratu da Gipuzkoan. Estreinakoz aurkeztu den Sumar alderdiak ez du ordezkaritzarik eskuratu Gipuzkoan. Hauteskundeetara aurkeztu diren gainerako zazpi eragile politikoek ez dute ordezkaritzarik lortu Gipuzkoan.
Eusko Legebiltzarra 75 legebiltzarkidez osatua dago, eta 25na ordezkari dituzte hiru lurraldeek, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak. 

Emaitzokin, honatx Gipuzkoak datorren legealdi berrian Gasteizko parlamentuan izango duen ordezkaritza, hautagai-zerrendetako kideen hurrenkeraren arabera:

GIPUZKOAKO ORDEZKARITZA EUSKO LEGEBILTZARREAN
1-Euskal Herria Bildu: 11 legebiltzarkide
01.–Nerea Kortajarena Ibañez
02.– Arkaitz Rodriguez Torres
03.– Itziar Murua Uria
04.– Ander Goikoetxea Arana
05.– Lore Martinez Axpe
06.– Josu Aztiria Urtaran
07.– Rebeka Ubera Aranzeta
08.– Ayem Oskoz Urrutikoetxea
09.– Garikoitz Mujika Iriondo
10.– Eraitz Saez De Egilaz Ramos
11.– Xabier Luque Astigarraga

2-EAJ: 9 legebiltzarkide
01.–Bakartxo Tejeria Otermin
02.– Markel Olano Arrese
03.– Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola
04.– Olatz Peon Ormazabal
05.– Markel Aranburu Bartau
06.– Xabier Barandiaran Irastorza
07.– Elena Lete Garcia
08.– Aitor Urrutia Oianguren
09.– Garikoitz Mendizabal Etxeberria

3-PSE: 4 legebiltzarkide
01.– Denis Itxaso Gonzalez
02.– Susana Corcuera Leunda
03.– Maria Arrate Gallastegui Oyarzabal
04.– Miguel Angel Paez Escamendi

4-PP: legebiltzarkide bat
01.–Muriel Larrea Laso