Matria

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2023ko ira. 28a, 11:04

 

Matria luzemetraiaren jatorria izen bereko film laburrean dago. Itzalean lan handia egiten duten emakumeen rola azpimarratzen du. Laburmetraiak 2018an Sundance zinema jaialdian Epaimahaiaren sari nagusia jaso zuen film laburren sailean. Horrek bultzada handia suposatu zuen eta luzemetraia Berlinalen estreinatu zuten iaz.

SINOPSIA

2023 09 28 butaka1

 

Filmak Galiziako kostaldeko herri batean kokatzen gaitu. Ramona era prekarioan bizi da, lan eta lan, malabarismoak eginez Estrella, alabari, etorkizun hobea emateko asmoz. Estrella bere bidea hartzeko prest dagoenean, Ramona konturatuko da bere kabuz zerbait egin dezakeela lehen aldiz.


ZUZENDARIA: ALVARO GAGO

2023 09 28 butaka2

 

Alvaro Gagok ikus entzunezko komunikazioa ikasi zuen Pontevedran eta ondoren, Chicagora joan zen antzerkia ikastera eta handik Erresuma Batura, London Film School-en zinema munduan murgiltzera. Prozesu horretan dokumentala aztertu zuen eta hainbat film labur zuzendu zituen. Arrakasta 2017an iritsi zitzaion Sundancen “Matria” film laburrari Epaimahiaren saria nagusia eman ziotenean. Beste hainbat kasutan bezala, laburmetraiak ireki zizkion ateak luzemetraiari.

 



INFORMAZIOA
Irailak 30, zapatua, 19:00etan eta 22:15etan
Irailak 1, domeka, 19:00etan
Irailak 2, astelehena, 21:00etan
Iraupena: 99”
Film sozial honek emango dio amaiera aurtengo Iñaki Agirre zikloari. Hurrengo urtera arte! Bitartean Ongarri zineklubak beste proposamen batzuk egingo dizkigu.