2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

8.546 herritarrek eman ahal izango dute botoa Elgoibarren eta 1.443k Mendaron

Barren 2024ko apirilaren 21a

Eusko Legebiltzarra osatzeko botoa ematera deituta gaude herritarrak gaur, apirilak 21.

Botatzeko lekuak 9:00etan zabaldu dituzte eta 20:00ak arte egongo da bozkatzeko aukera. Guztira, 8.546 herritarrek izango dute bozkatzeko eskubidea Elgoibarren; Mendaron, berriz, 1.443k. 

  • Elgoibarren, 17 mahai egongo dira guztira: Kultur Etxean, Aita Agirren, Pedro Mugurutzan, San Roken,
    Urazandin, Altzolan eta IMHn.
  • Mendaron, berriz, udaletxean bi mahai ipiniko dituzte.