"Azken aste hauetan futbol zelaia behar den bezala ez dela erabiltzen egiaztatu du Udalak. Pipa oskolak, plastikoak, latak eta bestelako hondakin batzuk zelaira botatzen dituzte hainbatek, eta horrek erabiltzaileen segurtasunari, osasunari, eta kiroljarduerari kalte egin diezaioke. Horrez gain, instalazioetan txakurrak sartzen direla eta belar artifizialean beraien gorotzak daudela ikusi dugu. Hori dela eta, gogorarazi nahi dugu txakurrak ezin direla Mintxetako instalazioetan sartu. Herriko espazio publikoak zaintzea erantzukizun partekatua da, eta guztion konpromiso eta partehartzea eskatzen du. Eskerrik asko, bide batez, erabiltzaile arduratsu eta errespetuzkoei, euren gizalegezko jokaeragatik", adierazi dute Udaletik.