Izaskun Mujika antzezle, narratzaile eta Inguma antzerki taldeko sortzaileetako bat da eta 2000. urtean hasi zuen bere ibilbidea narrazio munduan. Nafarroako Antzerki Eskolak egin zituen Arte Dramatikoko ikasketak, eta geroztik han-hemen dabil maleta bete liburu hartuta. Ibili alai, ipuinetan blai izena jarri diote apirilaren 26rako Mendaron antolatu duten ipuin kontaketa saioari. Liburutegian izango da, 17:45