2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

EH Bilduk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Mendaron

Barren 2024ko api. 21a, 21:06

Lehenengo aldiz EH Bilduk irabazi ditu Mendaron Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

 EH Bilduk 392 boto eskuratu ditu, duela lau urteko hauteskundeetan baino 121 boto gehiago, eta EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, 343 botorekin, duela lau urtekoetan baino zortzi gutxiagorekin.

Gaur arte izan diren  hauteskundeetan Udal Hauteskundetan baino ez du EH Bilduk irabazi Mendaron, baina joan den maiatzetik izan diren hiru hauteskundeetan gailendu da: Udal hauteskundeetan, Espainiako Kongresurakoetan, eta orain, Eusko Legebiltzarrekoetan ere bai. 

Duela lau urtekoetan gertatu zenaren batekoz bestekoa gertatu da gaur, Mendaron, historikoki bi alderdi bozkatuenak izan direnen artean. 2020ekotan EAJ izan zen garaile Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta EH Bildu bigarren alderdi bozkatuena [351 boto eskuratu zituzten jeltzaleek eta 271 EHBilduk]. Gaur, berriz, alderantziz. Hirugarren indarra, 2020an gertatu bezala, PSE-EE izan da gaur, 74 botorekin. Gora egin dute sozialistek bototan, 54tik 74ra, eta gora PPk ere, 12tik 26ra. Hain justu, PP izan da gaur laugarren alderdi bozkatuena Mendaron. Sumarrek 28 bildu ditu eta 10 Elkarrekin Podemosek, zeinak 45 boto galdu dituen duela lau urteko hauteskundeekin alderatuz gero. 

 

MENDARO emaitzen taula EAE

MENDARO grafikoa EAE