Mendaron emango duten egun berean, azaroaren 9an, Makusi plataforman estreinatuko dute denboraldi berriko lehen atala, eta azaroaren 14an hasiko dira emititzen ETB1en.
Berrikuntzekin dator hamabigarren denboraldia. Besteak beste, sei pertsonaia berri dakartza: Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez), Roke (Jon Alonso), Azpi (Yan Pinto), Ekaitz (Josu Iriarte) eta Gaizka (Luken Urruzmendi). Adingabeen zentro batetik datoz seiran uda Basakabin igarotzera. Iazko denboralditik lau protagonistak jarraituko dute: Oihanek (Garazi Urkola), Izarrek (Irati Marin), Alaiak (Adriana Sanchez) eta Boskok (Ander Ayerza), ikasle beteranoak. Udalekuaren zuzendari lanetan Maitanek (Nerea Arriola) jarraituko du, eta Garazi (Nerea Elizalde) izango du alboan, begirale lanetan.