Kalamua eta Akondia artean ibili dira Mendaroko mendizaleak

Barren 2025eko azaroaren 11

Arno Guraso Elkarteko mendi taldeak denboraldiko bigarren irteera antolatu zuen domekarako. 

Mendarotik Usartzaraino autoan joan ostean, autoa laga eta Kalamuako tontorreraino igo ziren oinez. Ondoren, Garagoitxi eta Akondiako tontorrak ere zapaldu zituzten, berriro Usartzaraino bueltatu aurretik. "Goiz ederraz eta giro onaz disfrutatu genuen eta eguerdirako Mendaron geunden bueltan", azaldu dute.

Bideo batean jaso dituzte mendi irteerako hainbat une. Tontorrean suziria jaurtitzeko duten ohitura ere jaso dute Ion Urbietak eginiko bideoan.