2025/12/14 12:30 - 13:30

'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa Mendaron

'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa Mendaron
Mendaro

'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa antolatu du Uztargi tabernak abenduaren 14rako. Uxue Alberdik 'Esne-berriketan' liburuko pasarte batzuk irakurriko ditu Iban Urizarrek  musikatuta, eta gai horien inguruan eta beste zenbaiten inguruan kantuan jarriko ditu Miren Amuriza eta Onintza Enbeita bertsolariak.