Euskararen Egunerako leloa aukeratzeko lehiaketa hasi du Mendaroko Udalak

Barren 2025eko urriaren 31

Abenduaren 3a da Euskararen Eguna eta egun horretan udaletxeko balkoian esegiko duen olanerako mezua aukeratzeko lehiaketa sortu du Mendaroko Udalak. 

Mendaroarrentzako lehiaketa da, baina bakarka nahiz taldeka parte hartu ahal izango dute herritarrek. Hori bai, leloak gehienez lau hitz izan beharko ditu eta originalak izan beharko dira. Hau da, ezingo dira beste norabait aurkeztutako leloak aurkeztu.

Azaroaren 9a arteko epea dago leloak aurkezteko, Mendaro.eus webgunearen bitartez. Irabazleak 100 euroko balea jasoko du, liburutan, musikan edo jolasetan gastatzeko.