Askotariko eginkizunetarako langile bat kontratatzeko prozesua hasi du Mendaroko Udalak

Barren 2025eko azaroaren 4a

Askotariko eginkizunak betetzeko langile bat behar du Mendaroko Udalak, aldi baterako. Lanaldi osoko kontratua eskainiko diote, sei hilabeterako. 

Kale garbiketarako eta ubide, berdegune eta azpiegituren mantentze lanetarako behar dute langile hori. Bete beharreko baldintzak hauek dira: 

  • Gutxieneko titulazioa: Eskola Graduatua, DBH edo baliokidea. Atzerriko tituluren bat aurkeztuz gero, homologatuta egon beharko da.
  • Sastrakak kentzeko eta erretenak eta bideak garbitzeko lanetan esperientzia duela egiaztatzea, lan-ibilbidea aurkeztuta.
  • B gidabaimena.
  • Mendaron, Elgoibarren, Deban, Mutrikun edo Soraluzen erroldatuta egotea.
  • Langabezian eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta eta alta emanda egotea
  • ALPES 2025 deialdiko baldintzak betetzea.

Era berean, baina honako beste bi kontu hauek baloratuko zaizkio: euskara jakitea eta belar-sastrakak garbitzeko lanetan eta urbanizazio-obretako igeltserotza-lanetan esperientzia izatea.

Lanbidek hautatutakoen artean egingo dute aukeraketa udaletxean. Beraz, ezinbestekoa izango da Elgoibarko Lanbideren bulegoan izena ematea (943 023 845 telefono zenbakia). Aurkezteko azken eguna: 2025eko azaroaren 7a.

Zalantzarik  izanez gero, berriz, Mendaroko udaletxera deitzeko eskatu dute Udaletik:  943 033 282.