Otarre eta Atxuri baserrien arteko errepidea konpondu eta asfaltatu dute

Barren 2025eko azaroaren 14a

Azkoitiko eta Mendaroko udalek gauzatu dituzte Otarre eta Atxuri baserrien arteko errepidea konpondu eta asfaltatzeko lanak.

Konpondu duten bideak Azkoitiko Ondarroa, Arozpide eta Larrazkandazpikoa baserriei ematen die zerbitzua, baita Mendaroko Atxuri zein Pagaolatza baserriei eta Debako Larrazkandaberri etxeari ere. Guztira, 88.933 euroko aurrekontua izan dute errepidea hobetzeko lanek. Azkoitiko Udalak aurrekontuaren %60 jarri du, eta Mendarokoak gainerako %40a ordainduko du. 
Azkoitiko alkate Ana Azkoitia eta Enetz Ezenarro Mendarokoa "pozik" agertu dira alde biek erakutsi duten "elkarlanerako eta finantzaketarako borondatearekin". Atxuri baserriko jabea den Maribel Bastidak ere bere poza erakutsi du, alkate biek etaAzkoitiko Udaleko Hirigintza zinegotzi Imanol Arrizabalagak egindako bisitan (beheko irudian).

Argazkiak: Azkoitiko Udala.