Joseba Irazokik kontzertua emango du barikuan, hilaren 14an, Mendaron

Barren 2025eko azaroaren 12a

'Gitarra lekeitioak' lana aurkeztuko du Joseba Irazokik Mendaron, barikuan, hilaren 14an. 

Bere azken lana du Gitarra lekeitioak Joseba Irazoki musikari nafarrak. CD formatoan argitaratu du, Bidehuts zigiluarekin, eta 23 kantu bildu ditu bertan. Esperimentatu zalea da Irazoki, zuzenekoetan hazten den musikaria, eta horregatik, Mikel Laboaren Lekeitioak diskoari egin dio erreferentzia diskoarentzako izena aukeratzeko orduan.

Mendaroko kontzertua Gararock taldeak antolatu du, Udalaren eta Uztargi tabernaren laguntzarekin, eta San Agustin kulturgunean izango da, 22:00etan, doan.