Orain dela hiru bat urte hasi zen Alfonso Guillo musikari elgoibartarra eskuartean zeukan proiektuari forma ematen. Musikagintzako lagun musikariekin batu da bere proiektu berria osatzeko. Oso argi zeukan zein motatako soinua nahi zuen, eta horretarako musikariak batu zituen. Bateriaz gain, perkusionista bat ere dauka taldeak, eta hiru emakumezko sartu ditu koruetan, horietako bat, Silvia Hernandez elgoibartarra.
Hamar kantuz osatutako 'Burua makurtu gabe' diskoa aurkeztu zuten atzo Aita Agirre kulturgunean, eta aretoa txiki geratu zen.