Batetik, erabilitako arropa eta bestelakoen berrerabilpena sustatzea; eta, bestetik, herrian giroa sortzea. Goñati frontoian jarriko dituzte postuak eta antolatzaileek jakinarazi dute momentuan 30en batek egin dutela eskaera. Domekan, urriak 20, 11:00etan zabalduko dute azoka eta 15:00ak arte egongo da bisitatzeko aukera. Frontoian bertan mahai bat ere jarriko dute haurrek eskulanak egin ahal ditzaten.
Azokak irauten duen tarte horretan, Uztargi tabernako terrazan Conde Valdemar ardotegiak emandako produktuak zozkatuko dituzte 12:00etatik 14:00etara.