LH1etik LH4ra artekoek, esaterako, idatzizko ipuin bat ilustratu beharko dute, A4 tamainako orrian nahi duten teknika erabilita. Ipuinaren kopiak udaletxeko harreran, liburutegian eta ludotekan eskuratu ahal izango dituzte.
B mailakoek, LH5etik DBH2ra artekoek, emandako ilustrazio batetik abiatu eta ipuin bat sortu beharko dute euskaraz. Gehienez bi orrialdeko ipuina izan beharko da, makinaz nahiz eskuz idatzitakoa.
Azkenik, C mailakoek, DBH3 eta DBH4 mailetako ikasleek, komiki bat osatu beharko dute, euskaraz. Ilustrazioak udaletxeko harreran, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian jaso ahal izango dituzte.
Azaroaren 30erako aurkeztu beharko dira lanak beranduenez, udaletxean (eskura nahiz postaz: kultura@mendaro.eus), izenabizenak, ikastetxea, maila eta telefono zenbaki bat zehaztuta. Maila bakoitzeko irabazleak 100 euro jasoko ditu saritan eta oroigarri bana partehartzaile guztiek.
Iaz egin zuten lehiaketan 803 lagunek parte hartu zuten eta Paul Mekolalde, Unax Ansola eta Maddi Muñoz izan ziren irabazleak (goiko argazkian, sari banaketan).