Gym Berdea ekimena William Bird doktoreak sortu zuen, osasunaren prebentzioan eta hezkuntzan espezializatutako medikuak, eta egitasmoa sortu zenetik ia hiru hamarkada pasatu ostean, 6.000 pertsonak baino gehiagok hartzen dute parte.
Ongizate pertsonala lortzen laguntzen du naturarekin bat eginez. Hain zuzen ere, lorategiak, ortuak eta basoak sortzeko eta mantentzeko lanetan aritzen dira proiektura batutakoak. Adin ezberdinetako jende-talde egonkorrak osatzen dituzte, eta herri eta auzoak edertzeko egiten dute lan.
Euskal Herrian, Larrabetzun hasi zuten Gym Berdea 2016an, Udalaren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzarekin. Ordutik hona, lorategiak, ortuak eta basoak sortu dituzte, baita ehunka arbola, zuhaixka, fruta-arbola eta lore landatu ere. Astez aste zaindu ere egiten dituzte.