Elgoibarko artisau azoka egin zuten zapatuan Maalan. Eskuz eginiko bitxi, apaingarri eta ohialezko porduktuak jarri zituzten salgai herriko sei artisauk. Goiza euritsu esnatu zen, eta hasieran jende gutxi ibili zela adierazi dute partaideek, baina eguerdi parterako herritar gehiago gerturatu zirela eta pozik agertu dira.