Plazan dantzan ekimena antolatu du Mendaroko In Leike kultur elkarteak urriaren 12rako

Barren 2024ko urr. 10a, 11:23

Bigarren urtez Plazan dantzan ekimena antolatu du Mendaron In Leike kultur elkarteak zapaturako, urriaren 12rako. 

Bi zati izango ditu egunak, eta bietan EinGo erromeria taldekoak izango dituzte. Eguerdirako kantu bazkaria antolatu dute Luzaide tabernan. Bazkaritarako txartelak salgai jarri dituzte 25 euroan. Kantuan emango dute bazkalostea, eta 18:00ak aldera irtengo dira kalera, dantzara.