Probaren egun eta ia ordu berean Errosarioko Amaren ezpata-dantza egingo dutela-eta, Kalegoen plazatik beharrean Txankakoako zubitik irtengo dira txirrindulariak, 12:00etan, ezpata-dantzako doinuek girotuta, bat egingo baitute bataren amaierak eta bestearen hasierak.
Julian San Juanen Oroimenezko probaren 33. edizioa izango da aurtengoa, eta parte hartzera deitu dute antolatzaileek. Elgoibarko Lagun Taldekoek jakinarazi dute 10:30etik 11:30era eman ahal izango dela izena Giza eskubideen parkean jarriko duten mahaian. Federatuek bost euro ordaindu beharko dute izena emateagatik eta federatu gabeek 12 euro. Parte hartzeko asmoa duten txirrindulariei Kalegoen plazatik ez igarotzeko eskatu diete, Santana kaletik edo Txankakoako zubitik joan daitezke izena ematera. Irteera puntua metro batzuetan aurreratu behar izan dutenez, helmuga marra ere beste horrenbeste atzeratuko dute.
Iazko edizioan 40 txirrindularik parte hartu zuten eta Aritz Esnaola mendaroarra eta Maite Urteaga zumaiarra izan ziren azkarrenak. Urteagak Idotorbeko aldapetan eman zituen lehen pedalkadak 2022ko igoeran; eta oraintsu egin du debuta profesionalekin, Laboral Kutxa-Euskadi taldearekin.
• Idotorbeko Igoera; azken urteetako irabazleak:
- 2024 Aritz Esnaola eta Maite Urteaga
- 2023 Imanol Alvarez eta Maite Maiora
- 2022 Mikel Perez de Obanos eta Maite Urteaga
- 2021 Iker Eskibel
- 2020 (Ez zen jokatu pandemiagatik)
- 2019 Jon Astigarraga
- 2018 Iker Eskibel eta Amaia Urkidi
- 2017 Iker Eskibel
- 2016 Iker Eskibel eta Maite Maiora
- 2015 Ramon Garcia
- 2014 Josu Uriarte
- 2013 Jorge Gonzalez
- 2012 Mikel Hernandez eta Ainhoa Lendinez
- 2011 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2010 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2009 Josu Uriarte
- 2008 Josu Uriarte eta Ainhoa Lendinez
- 2007 Vicente Gonzalez
- 2006 Jorge Gonzalez
- 2005 Iñigo Lariz eta Ane Mendia
- 2004 Ramon Garcia eta Gotzone Aierdi
- 2003 Iñigo Lariz
- 2002 Iñigo Lariz
- 2001 Iñigo Lariz
- 2000 Iñigo Lariz
- 1999 Jose Mari Fernandez eta Ismene Fulgencio
- 1998 Ramon Garcia
- 1996 Jose Mari Fernandez
- 1995 Aitor Etxaniz eta Inma Ruiz