Aurreko domekan Kilometroak jaia izan zela-eta, urriaren 12ra atzeratu dute Errosarioko Amaren ezpata-dantza. 11:00etan izango da meza San Bartolome parrokian, eta Haritzeko ezpata-txikiak barrura sartuko dira dantzara. Meza ostean, ezpata-dantzari guztiak elizaren kanpoaldean bilduko dira dantzan egin eta prozesioari ekiteko, Udal txistulari taldekoek lagunduta.
500 urteko tradizioa dauka ezpata dantzak, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak 2009an berreskuratu zuen dantza hau Elgoibarrerako. Ordutik, Errosario Kaleko Amaren Egunaren bueltan irudikatzen dute. Hamaseigarren aldiz kaleratuko dute aurten.
Ikus iazko ezpata-dantza