Hirugarrengoan lortu zuen Jorge Gonzalezek horrenbeste irrikatzen zuen saria. Izan ere, aurreko bi urteetan bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Santa Klara auzoko bizilagunak. Aurten bera izan zen San Pedroko aldapa gogorretan jaun eta jabe.
Jorge Gonzalezen nagusitasuna
Irteera indartsua egin zuen irabazleak, eta deposito parera iristerako alde nabarmena ateratzen zien jarraitzaileei. Mikel Hernandez, Jose Mari Fernandez eta Iñigo Ortuostek osatutako hirukotea saiatu zen Gonzalezekiko tartea murrizten, baina 2. postuagatik borrokatzearekin konformatu behar izan zuten. Aipagarria da Hernandez plaentxiar gaztearen bigarren postua, jubenil mailan ari baita oraindik.
Susoren erregulartasuna
J.M. Fernandez "Suso"ren 3. postuak ere aipamen berezia merezi du. Urteak joan urteak etorri, "Susok" berea ematen du. Jadanik ez dago proba irabazteko moduan, baina ez da urrun ibiliko. Txirrindulari eta kirolari profesional askok ahiko lukete berentzat gizon honek erakusten duen erregulartasuna eta konpetiziorako grina.
Larizen errekorra salbu
Gonzalezek ez zuen Iñigo Larizen errekorra gainditzerik lortu. 13 minutu eta 21 segundutan dago Larizen errekorra eta minutu eta sei segundu gehiago behar izan zituen Gonzalezek 5 kilometroko ibilbide gogorra burutzeko. Errekorraren jabe izateaz gainera, probaren dominatzaile nagusia izan da Lariz azken urteetan (ez du alferrik lau bider irabazi). Debabarrena afizionatu mailako taldean ari den txirrindulariak denboraldia gehiago ez luzatzea erabaki zuen, ordea. Eta beste horrenbeste erabaki zuen Iban Gonzalez, Bidelan afizionatu taldean korritzen duen txirrindulariak ere. Azken hau Jorge Gonzalez, irabazlearen anaia gaztea da. Hiruren arteko lehia polita izan zitekeena galdu zuten zaletuek.
Partaide gutxiago
Aurten 35 txirrindularik parte hartu zuten San Pedrorako igoeran. Iaz 60 lagun ausartu ziren. Baliteke Pilarika Eguna (urriak 12) ja-zubi tokatu izanak zerikusirik edukitzea. Halere, ikusleek ez zuten hutsik egin eta bide bazterretan (batez ere azken zatian) herritar mordoa batu zen txirrindulariak animatzeko. Goiza euritsu hasi bazen ere, proba hasi zenerako (eguerdiko 12:00ak) eguzkia atera, eta probaren ikusgarritasuna areagotu zuen.
SAILKAPENA (XV. San Pedrora Igoera Julian San Juanen Oroimenez)
2- Mikel Hernandez 14:37
3- Jose Mari Fernandez 14:43
4- Iñigo Ortuoste 14:57
5- Jose Juan Barrenetxea 15:26
6- Javier Elgezua 15:29
7- Felix Oyarzun 15:58
8- Jose Felix Iglesias 16:18
9- Igor Rey 16:19
10- Ignacio Diaz 16:24
11- Aitor Romera 16:35
12- Tomas Arizaga 16:40
13- Igor Egaña 16:47
14- Jose Antonio Agote 17:01
15- Jon Revert 17:05
16- Julen Agirreburualde 17:16
17- Daniel Palacin 17:26
18- Andoni Ortega 17:35
19- Gregorio Garcia 18:39
20- Enekoitz Elorza 18:45
21- Mikel Lopezosa 18:57
22- Joakin Ruiz 19:08
23- Antonio Lendinez 19:22
24- Jose Antonio Gurrutxaga 19.58
25- Ricardo Huidobro 20:21
26-Raul Santamarta 20:29
27- Eduardo Arrona 20:40
28-Agustin Gomez 20:43
29- Andoni Etxeberria 20:50
30- Ibai Azkoitia 22:00
31- Mario Romero 22:10
32-Jokin Salegi 23:22
33- Eneko Ramos 23:54
34- Orkatz Amutxastegi 24:36
Kadeteak: Mikel Lopezosa
Jubenilak: Mikel Hernandez
Afizionatuak: Ibai Azkoitia
36tik 45 urtera: Jose Mari Fernandez
46tik 55 urtera: Felix Oyarzun
56 urtetik gora: Eduardo Arrona