Idotorbeko igoeraren errekorra minutu erdian ondu du Iker Eskibelek

Barren.eus 2021ko urr. 12a, 14:15

Probako errekorra ontzeko helburuarekin etorri da gaurkoan Iker Eskibel (Eskoriatza, 1993) Idotorbeko Igoerara, eta bai lortu ere! 29 segunduan ondu du berak 2017an ezarri zuen errekorra.

Iker Eskibel txirrindulari eskoriatzarrak laugarren aldiz irabazi du Julian San Juanen Oroimenezko txirrindulari lasterketa, eta gainera, 2017ko ekitaldia irabazi zuenean ezarri zuen errekorra (13:17) txikitu du, hamabi minutu eta 48 segundoan igo baita Kalegoen plazatik Idotorbe gaineraino. Orain arte jokatu diren 29 edizioetan igoera 13 minututik behera osatu duen aurrenekoa da. Eta ez zen hegan egin zuen bakarra izan, lehen hiru sailkatuen hobetu baitzuten proba jokatu aurretik indarrean zegoen errekorra. Bigarren egin zuen Pello Osorok 13:03an egin zuen igoera eta 13:11ko denboran osatu zuen proba hirugarren egin zuen Mikel Perez de Obanosek. Hortaz, inoiz korritu den ekitaldirik azkarrena izan da aurtengoa.

Eskibel mendiko bizikletako lasterketetan aritzen da errepidekoetan baino gehiago azken aldian, eta esan daiteke neurria hartuta diela, afizionatuen Euskadiko Txapelketa behin baino gehiagotan irabazi baitu, azkena aurten. Joan den irailean Caja Rural BTT Kopa ere irabazi zuen Oreka taldeko txirrindulari eskoriatzarrak.

35 txirrindularik hartu dute parte Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatutako proban, eta iazko etenaren ostean, txirrindulari gosez ziren zaleak, jende ugari batu baita bide bazterretan, bereziki azken metroetan.

ARGAZKI-BILDUMA: 2021ko Idotorbeko Igoera

SAILKAPENA, XXIX. Idotorbeko Igoera:

  1. Iker Eskibel (12:48)
  2. Pello Osoro (13:03)
  3. Mikel Perez de Obanos (13:11)
  4. Beñat Fernandez (13:45)
  5. Ruben Merino (13:55)
  6. Gorka De La Horra (14:04)
  7. Iker Goikoetxea (14:20)
  8. Jokin Amorrosta (14:35)
  9. Jorge Gonzalez (14:46)
  10. Toni Cid (14:52)
  11. Eneko Ortega (15:03)
  12. Jon Astigarraga (15:19)
  13. Azibar Iraolagoitia (15:22)
  14. Hasier Murua (15:28)
  15. Aritz Esnaola (16:06)
  16. Iker Beristain (16:23)
  17. Iñigo Ortuoste (16:34)
  18. Raul Aldalur (16:34)
  19. Diego Luque (16:34)
  20. Jose Juan Barrenetxea (17:08)
  21. Daniel Palacin (17:40)
  22. Tomas Arizaga (18:02)
  23. Aitor Asenjo (18:10)
  24. Mikel Tadeo (18:12)
  25. Mikel Fernandez (18:19)
  26. Aitor Santaren (18:22)
  27. Agustin Ruiz (18:32)
  28. Iban Gonzalez (18:45)
  29. Imanol Iturrino (18:47)
  30. Javier Fernandez (20:06)
  31. Aitor Lopez (20:28)
  32. Orkatz Amutxastegi (21:35)
  33. Xabier Elgezua (23:10)
  34. Antonio Lendinez (23:21)
  35. Jose Miguel de la Peña (26:13)

 

 Kategoria bakoitzeko irabazleak:

  • Eneko Ortega (kadeteak) 
  • Beñat Fernandez (jubenilak) 
  • Mikel Perez De Abanos (23 urtez azpikoak)
  • Iker Eskibel (Elite) 
  • Ruben Merino (Master 30)
  • Gorka De La Horra (Master 40)
  • Iñigo Ortuoste (Master 50)
  • Tomas Arizaga (Master 60)

2021 10 12 idotorbe igoera elgoibar iker eskibel irabazlea jendea barren

2021 10 12 idotorbe igoera elgoibar atzetik ikusleak barren

2021 10 12 idotorbe igoera elgoibar barren

2021 10 12 idotorbe igoera elgoibar irabazleak kategoriak barren

2021 10 12 idotorbe igoera elgoibar danak barren

•Idotorbeko Igoera; azken urteetako irabazleak: