Josu Uriarte gailendu da Idotorbera bizikleta igoeran eta Iñigo Lariz rollski igoeran

elgoibarren.net 2014ko urr. 13a, 14:48

Josu Uriarte markinarrak irabazi zuen atzo Julian San Juanen Oroimenezko 23. San Pedrora bizikleta igoera. Txirrindularien ostean irten ziren Kalegoen plazatik rolleski igoerako partaideak, eta Iñigo Lariz izan zen igoera egiten azkarrena (argazkiak eta sailkapenak dauzka)


  San Pedrora bizikleta eta rolleski igoerak egin zituzten atzo, Pilarika Egunean. Elgoibarko Lagun Taldeak antolatutako bizikleta igoeran 53 lagunek hartu zuten parte eta Josu Uriartek irabazi zuen proba. Markinarrak hamalau minutu eta 34 segundoan osatu zuen Kalegoen plazatik Idotorbe gainera arteko 3,8 kilometroko ibilbidea. Irabazlearengandik sei segundora ailegatu zen bigarren sailkatua, Ramon Garcia elgoibartarra. Azibar Iraolagoitia mendaroarra sailkatu zen hirugarren postuan, 14:57ko denborarekin. Lehen hiru sailkatuek bakarrik egin zuten igoera hamabost minutuz azpitik, baina Iñigo Larizen errekorra (13:21) ontzetik urrun geratu ziren.
 Bizikletako errekorraren jabeak, Larizek, ere egin zuen atzokoan San Pedrora igoera, bizikleta gainean beharrean rollski gainean, ordea. Txirindularien ostean irten ziren plazatik rolleski igoeran parte hartu zuten zortzi lagunak, eta Lariz izan zen guztietan azkarrena, 21:30eko denborarekin. Alabaina, antolatzaileek bi parte hartzaile gazteenak saritzea erabaki zuten eta Irune eta Julen Chacon anai-arrebei eman zieten Morkaiko mendi taldeak emandako Mausitxako gazta. Emakumezkoetan Nahia Quincoces izan zen irabazlea (25:57). Informazio gehiago eta sailkapenak pirukeriak.blogspot.com.
ARGAZKIAK:

Julian San Juanen Oroimenezko XXIII. San Pedrora igoerako sailkapena:
  1. Josu Uriarte (14:34)
  2. Ramon Garcia (14:40)
  3. Azibar Iraolagoitia (14:57)
  4. Ruben Merino (15:22)
  5. Joseba Egaña (15:23)
  6. Jorge Gonzalez (15:24)
  7. Pablo Zabala (15:43)
  8. Iban Gonzalez (15:49)
  9. Javi Gorbea (15:55)
  10. Ibai Konde (16:03)
  11. Xabier Egaña (16:08)
  12. Jose Mari Fernandez (16:17)
  13. Carlos Rodriguez (16:35)
  14. Oscar Oncala (16:47)
  15. Jose Juan Barrenetxea (16:53)
  16. Raul Cid (16:54)
  17. Daniel Palacin (17:05)
  18. Igor Rey (17:19)
  19. Juan Carlos Egin (17:30)
  20. Enekoitz Elorza (17:35)
  21. Jon Larrañaga (17:37)
  22. Iñigo Ortuoste (17:43)
  23. Iñaki Gorosabel (17:55)
  24. Imanol Alvarez (18:09)
  25. Beñat Bollar (18:10)
  26. Axier Murua (18:24)
  27. Jon Astigarraga (18:24)
  28. Tomas Arizaga (18:25)
  29. Beñat Zafra (18:26)
  30. Gorka Zabala (18:31)
  31. Enrike Astigarraga (18:35)
  32. Ignacio Diaz (18:35)
  33. Ander Zulaika (18:38)
  34. Lucio Okamika (18:42)
  35. Xabier Elgezua (18:55)
  36. Javier Balz (19:00)
  37. Imanol Martinez (18:10)
  38. Jose Antonio Agote (18:16)
  39. Javier Limia (18:20)
  40. Juan Okamika (19:34)
  41. Iban Rogel (19:34)
  42. Jose Mari Maiztegi (19:40)
  43. Roberto Mejuto (20:10)
  44. Jokin Lasarte (20:16)
  45. Jokin Basurto (20:24)
  46. Antonio Lendinez (20:24)
  47. Ricardo Huidobro (21:22)
  48. Aitor Romera (22:24)
  49. Axier Basurto (22:45)
  50. Iban Carrasca (22:58)
  51. Angel Irusta (25:02)
  52. Juan Manuel Carrascal (30:09)
  53. David Casado (41:45)
Lehen gaztetxoa: Imanol Alvarez
Lehen gaztea: Pablo Zabala
24-35 adin tartea: Ramon Garcia
36-45 adin tartea: Josu Uriarte
46-55 adin tartea: Jose Mari Fernandez
56 urtetik gorakoetan: Tomas Arizaga