Mikel Hernandezek 23 urte dauzka eta Debabarrena txirrindulari taldean dihardu (ikusi hemen plaentxia.com atarian Hernandezi egin zioten elkarrizketa). San Pedroko igoeran ez zuen aurkaririk izan eta bakarrik ailegatu zen helmugara. Denbora ona egin zuen gainera. Aurreko bi urteetan proba irabazi duen Iñigo Lazkanoren markak hobetu zituen, esate baterako, baina ez zuen Iñigo Larizen errekorra (13:21) arriskuan jarri.
Lagun taldeak antolatzen duen proban 41 lagunek amaitu zuten proba, iaz baino 20 parte hartzaile gutxiagok. Jaizubia tokatu izanak eta egin zuen eguraldi bustiak, beharbada, izan zuten zerikusirik parte hartzaile kopuruaren jaitsieran. Emakumezkoetan, berriz, ohi baino parte hartzaile gehiago izan zituen probak, bi lagun hain justu ere. Horietan, Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan zen azkarrena.
- SAILKAPENA: San Pedroko bizikleta igoerako sailkapena (PDF)
•Argazkiak: