Bigarren urtez jarraian irabazi du Uriartek San Pedroko bizikleta igoera

elgoibarren.net 2009ko urr. 13a, 12:28

Josu Uriarte izan da, aurten ere, San Pedroko bizikleta igoerako irabazlea (14:00). Markinarrak 15 segundo eta minutu bateko aldea atera zien Iñigo Ortuosteri eta Jose Mari Fernandez “Suso”ri; bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren, Idotorbe-San Pedroko helmugan. Nabarmentzekoa da Mikel Lopezosaren, jubenil mailan diharduen txirrindulari elgoibartarraren, bosgarren postua, 15:16 denborarekin. Guztira 35 lagunek parte hartu zuten euri-lanbro artean jokatu zen igoeran. (sailkapenak eta argazkiak dauzka)


Sari banaketa: sarituak eta parte hartzaileak Idotorbeko baselizaren babesean.

 
San Pedroko aldapa pikoei neurria hartua diela erakutsi zuen atzo, Pilarika Egunean, Josu Uriarte markinarrak. Iaz (2008an) baino 10 segundo gehiago behar izan zituen Plaza Handia eta Idotorbe arteko lau kilometroko igoera gogorrean, baina errepide gainean nagusi dela frogatu zuen, beste behin ere. Eta aldea handiagoa izango zatekeen, beharbada, matxura txiki baten erruz, irteeran segundo batzuk galdu izan ez balitu. Berehala egin zuen bat, ordea, hasiera-hasieratik lasterketaren burua hartu zuten lau txirrindulariekin. Parera ailegatu eta atzean laga zituen, gainera, ibilbidearen erdialdera. Helmugan 15 segunduko aldea atera zion igoera aparta egin zuen Iñigo Ortuoste elgoibartarrari. Ortuostek, berriz, 45 segundoko aldea atera zion Jose Mari Fernandez “Suso” beteranoari. Bi hauek lehia estu eta ikusgarriak eskaini dituzte San Pedroko bizikleta igoera zein Karakateko igoeran azken urteetan. Iaz, esaterako, soinez soin iritsi ziren biak Idotorbeko helmugara. Laugarren postuan Azibar Iragagoitia mendaroarra sailkatu zen eta bosgarren postuan, berriz, Mikel Lopezosa gaztea.
ARGAZKIAK:
 
  2006ko irabazlea, sailkapenak eta argazkiak
  2007ko irabazlea, sailkapena keta argazkiak
  2008ko irabazlea, sailkapena keta argazkiak

Sailkapena:

IZENA

Denbora

Josu Uriarte  

14:00

Iñigo Ortuoste

14:15

Jose Mari Fernandez 

15:00

Azibar Iragagoitia

15:10

Mikel Lopezosa

15:16

Gorka De La Horra

15:38

Beñat Zafra

15:50

Iñaki Gorosabel

15:55

J. Juan Barrenetxea

16:20

Jorge Gonzalez

17:05

Daniel Palazin

17:12

Gorka Zabala

17:18

Imanol Cid

17:32

Mikel Hernandez

17:32

Tomas Arizaga

17:50

J. Antonio Agote

18:10

Enrike Astigarraga

18:16

Xabier Elgezua

18:20

Agustin Gomez

18:42

Iñigo Agirreburualde

19:22

Igor Caballero

19:39

J. Jose Martinez

19:50

Ricardo Huidobro

19:50

Gotzon Arrieta

19:50

Julen Agirreburualde

20:22

Iker Amutxastegi

20:33

Beñat Fernandez

21:37

Fabian Castro

21:48

Joseba Gurrutxaga

22:02

Mario Romero

23:20

Jokin Bergara

24:38

Orkatz Amutxastegi

24:35

Anton Mendizabal

25:50

Alberto Matute

26:55

Oscar De Diego

26:55

 

1706640113932 Bigarren urtez jarraian irabazi du Uriartek San Pedroko bizikleta igoera

Kategoria ezberdinetako irabazleak:
  • Kadeteak: Igor Caballero
  • Jubenilak: Mikel Lopezosa
  • 23 urtez azpikoak: Mikel Hernandez
  • Master 23-35: Iosu Uriarte
  • Beteranoak A: Iñigo Ortuoste
  • Beteranoak B: Jose Mari Fernandez “Suso”