Ramon Garcia gailendu da San Pedrora bizikleta igoeran

Barren.eus 2015ko urr. 12a, 13:24

Erakustaldia emanez irabazi du Ramon Garcia elgoibartarrak San Pedrora bizikleta igoera. Hamalau minutu eta zortzi segundoan osatu du Kalegoen plazatik Idotorbe gainera arteko 3,8 kilometroko ibilbidea. Garciarentzat, Idotorbeko maldetan lortu duen hirugarren garaipena da, 1998an eta 2004an ere irabazitakoa baita. (argazki-bilduma eta sailkapena dauzka)

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari elkarteak antolatuta, Julian San Juanen Oroimenezko 24. San Pedrora bizikleta igoera jokatu dute gaur, hilak 12, idotorbeko maldetan. Gaurkoan 39 lagunek hartu dute parte (53 izan ziren iaz), denak gizonezkoak. 

Ramon Garciak hasieratik hartu die aurrea gainerakoei, eta bakarrik egin du igoera ia guztia. Iaz bigarren egin zuen Josu Uriarte markinarraren atzetik eta garaipen gosearekin etorri da gaur. “Abuztuaz geroztik hasi nintzen San Pedrora igoerarako mentalizatzen. Aldapan gora arinago joateko kilo batzuk galdu ditut azken hilabeteetan eta 81 kilorekin egin dut gaurko igoera”, esan du probaren amaieran. 2004an proba hau irabazi zuenean 75 kiloko pisua zuela ere nabarmendu du. Alabaina, orain pisu eta urte gehiago izan arren, eskarmentua ere handiagoa da eta horretaz baliatu da igoera iaz baino 32 segundo gutxiagoan egiteko. 1998an 15 minutu eta 22 segundoko denbora eginda irabazi zuen proba.

Iñigo Lariz eta Jorge Gonzalez sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Bata bestearen atzetik heldu dira azken metroetara eta Larizek Gonzalezen aurretik gurutzatu du helmuga marra. Denboras berean osatu dute biek igoera: 14:33.  Iñigo Larizek dauka, hain justu ere, probako errekorra (13:21)

♦ Argazki-bilduma:

• Julian San Juanen Oroimenezko XXIV. San Pedrora igoerako sailkapena:

  • 1- Ramon Garcia (14:08)
  • 2- Iñigo Lariz (14:33)
  • 3- Jorge Gonzalez (14:33)
  • 4- Pello Osoro (14:50)
  • 5- Toni Cid (15:01)
  • 6- Txomin Osoro (15:23)
  • 7- Iban Gonzalez (15:34)
  • 8- Ion Astigarraga (15:37)
  • 9- Javi Gorbea (15:43)
  • 10- Jose Felix Iglesias (15:53)
  • 11- Oscar Onkalo (16:02)
  • 12- Beñat Zafra (16:02)
  • 13- Azibar Iraolagoitia (16:07)
  • 14- Imanol Alvarez (16:17)
  • 15- Jose Mari Fernandez (16:23)
  • 16- Iñaki Arregi (16:35)
  • 17- Haxier Murua (16:39)
  • 18- Ivan Rogel (16:58)
  • 19- Ion Ibarluzea (17:03)
  • 20- Daniel Palacin (17:20)
  • 21- Javier Dominguez (17:35)
  • 22- Josu Idiakez (17:48)
  • 23- Aritz Benitez (17:57)
  • 24- Jose Antonio Agote (18:05)
  • 25- Tomas Arizaga (18:09)
  • 26- Beñat Bollar (18:13)
  • 27- Xabier Saizar (18:28)
  • 28- Gorka Zabala (18:28)
  • 29- Ignacio Diaz (18:39)
  • 30- Ander Zabala (18:43)
  • 31- Juan Agustin Vicente (18:52)
  • 32- Ricardo Huidobro (20:03)
  • 33- Jose Juan Barrenetxea (20:15)
  • 34- Aitor Romera (20:25)
  • 35- Iker Amutxastegi (20:59)
  • 36- Iker Kanalaetxeberria (20:59)
  • 37- Alredo Etxeberria (22:44)
  • 38-Iban Gurrutxaga (22:51)
  • 39- David Casado (24:35)

 

Lehen gaztetxoa: Ion Astigarraga

  • Lehen gaztea: Ivan Rogel
  • 24-35 adin tartea: Iñigo Lariz
  • 36-45 adin tartea: Ramon Garcia
  • 46-55 adin tartea: Jose Felix Iglesias
  • 56 urtetik gorakoetan: Jose Antonio Agote