Gaur jarri dituzte salgai C.D. Elgoibarren kromo bilduma osatzeko kromoak, eta astebetean guztiak agortuko direla aurreikusten dute klubeko arduradunek. Hasteko, 372 album eskatu zituzten eta sei kromoko 3.900 pakete, euro batean saltzeko.
Markeliñe Teatroak Euria antzezlana taularatuko du domekan (otsailak 19), Elgoibarko Herriko Antzokian. Maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz.
Felix Etxeberriak egindako tortura salaketa aintzat hartu du Jaurlaritzaren menpeko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, eta, memoria historikoa egiteko betebeharra kontuan hartuta, Etxeberria biktima dela aitortzeko eta “bidegabekeriak gogorarazteko jarduera kolektiboetan” sartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari –iazko ekainaren 27an sinatuta dago dokumentua–.
Bilboko inauterietako pertsonaiarik famatuenak dira Farolin eta Zarambolas. Aurtengoan Las Tea Party DJ bikoa, Eva Gutierrez eta Lorea Argarate, arituko dira Farolinen paperean.
IMHk jakinarazi duenez, mekanizazioan lan egiteko langile kualifikatuk behar dituzte inguruko enpresek, eta behar horri erantzun nahi dio ikastetxeak.
Kultura Sailak aurrez grabaturiko operak, balletak, errezitaldiak eta ikuskizun handiak zine pantaila handian eskaintzearen aldeko apustua egin du, eta Turandot opera izango da formato diferituan eskainiko duen lehen ikuskizuna. Handa Opera entzutetsuak Sydneyn (Australia) eskaini zuen bertsio ikusgarria da Herriko Antzokian eskainiko dutena.
Elgoibarko Lanbide Heziketaren eta Industriaren IX. Jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak, IMH eta Mekarekin elkarlanean, Lanbide Heziketa sustatzeko. Ikasle eta gurasoentzako jardunaldiak izango dira. Besteak beste, AVS eta Swisslan enpresak bisitatzeko aukera izango dute gazteek.
Elgoibarko eta Mendaroko zerbitzuen 2017ko Gida Komertziala prestatu eta argitaratu du BARRENek. Elgoibarko eta Mendaroko Udalen lankidetzarekin prestatu dugu, eta bi herriotako etxe guztietan banatu dugu doan.
Sanloko jubenil eta kadete mailetako neska eta mutilen lau taldek jokatuko dute aurten Euskal Ligako bigarren fasea. Lorpen handia dela azaldu dute eskubaloi taldeko arduradunek eta urte askoren ondoren lortu dutela “horrelako plenoa”. Bestalde, Sanloko 17 jokalari deitu dituzte Gipuzkoako selekzioek.
C.D. Elgoibarrek 2016-2017 denboraldiko talde guztietako jokalari eta teknikoen argazkiekin osatzeko kromo-album ofiziala aterako du. Herriko hiru gozo-dendetan eta Mintxetako tabernan salduko dituzte kromoak, euro batean.
Mekatar-Iriondo Xake Txapelketaren bosgarren edizioko finalak jokatu zituzten barixakuan Iriondo Tabernan. Jose Luis Larrañagak eta Mikel Leonek ia bi orduko partida berdinketan amaitu ostean, Larrañaga gailendu zen berdinketa hausteko partidan.
Elgoibarko Udal Musika Bandak jarri dio doinua C.D. Elgoibarren mendeurrenari. Domekan estreinatu zuten Medeurreneko martxa Herriko Antzokian. Kale kantarien eta Parrokiako Abesbatzako kideen ahotsean entzun ziren German Meabebasterretxeak sortutako hitzak.
Gorbea tabernan gertatu zen erasoa joan zen asteazken iluntzean. Tabernariaren —emakumezkoa— kontra modu txarrean jokatzen ari zen gizonezko bati kargu hartu zion momentu horretan tabernan afaltzen ari zen beste gizon batek eta momentuan lortu zuen tabernatik uxatzea, baina kanpora irten zenean, zain zeukan bestea.
Sutea piztu da 15:00ak aldean Carrocerias Strada (Carrocerias Elgoibarreras lehen) enpresan. Antza denez materialen batek su hartu du. Eibarko suhiltzaileak etorri dira eta dagoeneko sua itzali dute.
Guardia zibilen eta hainbat herritarren artean Altsasun izan ziren gertakariei buruzko hitzaldia eskainiko dute Entzun Altsasu! ekimeneko kideek, Piztu desmilitarizazioa izenburupean.
Elgoibar Ikastolak gaztetxoen artean pilota, eta oro har, kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen duen Pilota Egunaren 20. edizioa egin dute Kalegoen Plazako frontoian.
Dagoeneko on-line kontsulta daiteke barren.eus-en 2017ko Elgoibarko eta Mendaroko Zerbitzuen Gida Komertziala. Astelehenean, otsailaren 13an, banatuko da gida Elgoibarko eta Mendaroko etxe guztietan.
Inma Mugertza geologoak ibilaldi bat eskainiko du herriko kaleetan zehar, Elgoibarko geologia ezagutzeko. Otsailaren 14an, martitzena, izango da. Plazak mugatuak dira, 25 pertsona gehienez.
Zenbat blog daude euskaraz idatzita? Zein gai eta arlo lantzen dira? Zenbat blogari euskaldun daude? Eta kontsumitzailearen ikuspegitik, irakurleen beharrak asetzen dituzte blog horiek? Zein gai gustatuko litzaieke irakurleei euskaraz landuta izatea? Horrelako eta beste galdera asko sortu zaizkie Azkue Fundazioko kideei; eta ez dute erantzunik aurkitu. Izan ere, ez dago euskarazko blogintzaren egoera islatzen duen ikerketa edo azterketarik. Horregatik inkesta publiko bat egitea erabaki dute.
Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, otsailetik maiatzera bitartean, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (bertatik bertara eta on-line).
Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolako 16 ikaslek hartu zuten parte Andoaingo Piano Jaialdian, eta hamasei domina eskuratu zituzten, tartean urrezko zortzi domina.
Euskal Ligako bigarren fasea jokatzeko sailkapen partidak jokatuko dituzte asteburuan, kadete nesken mailako zortzi eskubaloi taldek; lauk, Zumaian eta, beste lauk, Elgoibarren. Sanloko Casa Astigarraga GYS Sport taldeak Elgoibarko sailkatze fasean hartuko du parte, eta barixakuan, zapatuan eta domekan jokatuko ditu partidak Olaizaga kiroldegian.
Mendaroarrak protagonista izango dira asteon ETBko bi saiotan. Batetik, harrera familien inguruan aritu diren Ur Handitan saioan agertu ziren atzo Carmen Larrañaga eta 11 urtez jarraian Txernobildik Mendarora etorri den Nastya Petrenko ukraniarra. Eta, bestetik, Mendaroko Giza Proba Taldeak lekua izango du Gailurra Neguan saiokoek Izarraitz mendiari eskainiko dioten saioan.
IMHk jakinarazi duenez, “Diamantagailuaren Higaduraren Azterketa Esperimentala Artezketa Prozesuan" izeneko doktorego tesia garatu eta aurkeztu du Xabier Cearsolo elgoibartarrak. Doktoretza tesiak garatzea ikastetxearen bilakaeraren adierazle izateaz gainera, aurrerapauso bat gehiago dela nabarmendu dute IMHko arduradunek.
Gure Esku Dagoren herri galdeketetarako protokoloak agintzen duen kopurura ailegatzeko 50 sinadura falta zaizkio Elgoibarko taldeari. 1.450 sinadura batu dituzte eta 1.500 lortu behar dituzte otsailaren 17rako.
Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan, otsailaren 12an, Herriko Antzokian, eta saio horretan C.D. Elgoibarren mendeurrenaren harira prestatu duten martxa estreinatuko dute. German Meabebasterretxeak idatzi du letra, eta Txomin Mujikak musika bandarentzat egokitu du. (letra dauka)
Elgoibarko Herriko Antzokian hamabost ikuskizun eszeniko eskaini zituzten 2016an, eta horiek batu zituzten ikusle kopuruen berri eman du Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak.
Mendi eta natura guneen zientzia ezagutza hizpide izango duten saioak antolatu ditu Morkaiko Mendizale Elkarteak, mendiarekin lotura duten ikerketa zientifikoak dibulgatzeko asmoarekin. Elgoibarko zientzialari eta mendizaleak izango dira hitzaldi zikloko protagonistak.