Hori koloreko puntuz josi du Morkaikok Elgoibarko Mendi Itzuliaren ibilbidea.
Lurjabe bik Lurgaia Fundazioari lagatako bosna hektareako bi sailetan, Muskirutzu inguruan, arbolak landatzera deitu du Elgoibarko Baso Biziak elkarteak otsailaren 4rako.
Otsail hasiera honetan ugari dira ohitura eta sinesmen egunak. Otsailaren 2an Kandelario, 3an San Blas eta horien ostean Santa Ageda bezpera eta Santa Ageda Eguna.
Zapatuan jokatu zuten Euskal Herriko Mus Txapelketako Elgoibarko kanporaketa, eta Jose Antonio Pires eta Pedro Oteizak irabazi zuten.
Elgoibarko Udalak dirulaguntzak banatuko ditu Udako Euskal Unibertsitateak urtarriletik apirilera bitartean Eibarko zein Iruñeko egoitzetan nahiz on-line emango dituen ikastaroak egiteko asmoa duten herritarren artean.
Martxoaren 8ari begira bilera antolatu du Mendaroko Udalak, ostegunerako, otsailaren 2rako. Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua herriko eragileekin elkarlanean antolatu nahi dute, eta haien iritzi eta ekarpenak jasotzeko bilera izango dela aurreratu dute.
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak bigarren urtez abiatu du Bota literak! gazteentzako idazketa kluba Jasone Osoro idazle elgoibartarrarekin elkarlanean, eta nahi duenak izena emateko aukera dauka.
Auzoko familiak egitasmoko familiek Mufomi fosil eta mineralen museoa ezagutu dute. Joan zen astean egin zuten bisita. Museoko aretoetan erakusten diren piezen bitartez, historian zehar bidaiatzeko aukera izan dute, hango langileen gidaritzapean.
Ikasgelak hutsik egon ziren arren, Elgoibarko irakaskuntza ertaineko ikastetxeetako beste hainbat gune ikaslez beteta egon ziren atzo, Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatu baizituzten.
Kaleratu duten Belar Hostoak II diskoaz eta domekan Elgoibarren emango duten kontzertuaz galde egin diegu Jon Gurrutxagari eta Urbil Artolari.
Bularreko minbiziaren ikurra arrosa koloreko xingola izan arren, argi diote pink baino gehiago punk direla, minbizia, zerbait bada, marroia delako, "marroi handia". Minbizia diagnostikatu zieten Mendaro eskolan irakasle den Mari Seara Eizagirreri (Deba, 1972) eta haren lagun Jordina Arnau Roigi (Selva del Camp, Katalunia, 1991), eta askotan sentitu dira itolarrian, baina halakoetan, burua altxatu eta bizitza besarkatzea erabaki izan dute, hasierako desesperazioan ezin delako bizi. Horregatik batu dira Izan Iñurrira, minbiziaren gaia eta haren inguruko tabuak ikuspegi feminista eta eraldatzailetik lantzeko Lasarte-Orian sortu zuten elkartera. Izan Iñurriren izatea zabaldu nahi dute orain Debabarrenean, inurrien tribuaren indarra ezinbesteko ikusten dutelako aurrera egiteko.
Bete-beteak eta berrikuntzekin datoz aurtengo inauteriak. Atxutxiamaikak eta Udalak elkarlanean, Bertsio Gaua antolatu dute otsailaren 18rako. Taldeka zein bakarka parte hartzeko aukera egongo da, playback eginez, eta sariak ere izango dira.
Elgoibarko eta Mendaroko Udalek lankidetza-protokoloa sinatzea onartu dute Ekiola Energia Sustapenak S.L.-rekin, plaka fotovoltaikoen energia-kooperatiba bat bultzatzeko. Helburua da herritarrei energia berdea, jasangarria eta 0 kilometrokoa eskuratzeko aukera ematea.
Mikel Rumayor (Elgoibar, 1991) arrebaren bideari segika hasi zen Ingeniaritza Informatikoa ikasten Mondragon Unibertsitatean. "Dudati" hasi zituen ikasketak, baina hartu duen erabaki onena izan zela dio. Gustuko ikasketak topatu zituen, eta ikasten ikasi zuela dio. Tecnalia, Ikerlan eta Ideko zentro teknologikoak ezagutu zituen, Cadiz-eko (Andaluzia, Espainia) Airbus fabrikan ere jardun zen adimen artifi zialeko alorrean lanean, eta gaur egun Kalifornian (AEB) bizi da, Silicon Valleyn, informatikarien paradisuan.
Zortzi denboraldiren ondoren, Zuhaitz Gurrutxaga aurkezle elgoibartarrak amaiera emango dio ETB1eko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan osatu duen ibilbideari. Berria egunkarian egin dioten elkarrizketa duzue irakurgai.
Elgoibarko Udalak eta Ebete enpresak Mintza ON proiektua jarri dute martxan, etxetik eta online euskara praktikatzeko helburuarekin.
Mendaroko eskolako sabaian ipini zituzten plaka fotovoltaikoei esker urtebetean zenbat diru aurrestu duten jakitera eman du Mendaroko Udalak.
Altzola auzoko bainuetxeko zumardian ibai ertzean zegoen petrila ia osorik eraman zuen urak 2021eko abenduaren hasierako ufaletan, eta geratu ziren zatiak uraren indarrak kaltetu ditu.
Karakate landa-parke gisa kalifikatzeko argi berdea ematen duen Karakateko Parkea Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia onartu zuten atzo, aho batez, Elgoibarko Udalaren Osoko Bilkuran.
Mendaron bertan euskara ikasteko aukera sortu dute aurten ere Mendaroko Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak elkarlanean. AEK Euskaltegiak emango ditu eskolak eta astelehenean, hilaren 30ean, hasiko dira.
Datorren asteburuan bi film emango dituzte, Elgoibarko Herriko Antzokian: 'El peor vecino del mundo', eta Nafarroan ekoitzitako 'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra' animaziozko filma.
Joan zen ostiralean hasiko zirela iragarria bazuten ere, martitzenean ekin zioten Mendaron ospitalerako igogailuen egiturak jartzeari, eta itxita izan zuten kalea tarte batez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailetik jakinarazi dute argiteria publikoa jarriko dutela Elgoibar-Eibar bidegorrian.
Haritz Euskal Dantzari Taldeak marrazki lehiaketa antolatu du ikastetxeekin elkarlanean, 'Herri bat dantzan' lemapean, eta Elgoibarko ikasleak gogoeta artistikoa egitera gonbidatu nahi dituzte.
Yllana eta Töthem Company taldeek Alemaniako Friburgo hirian emango dute gaur elkarlanean sortu duten 'Trash' antzerkiaren emanaldi bat eta barikuan Elgoibarko Herriko Antzokian ikusteko aukera izango da.
Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa (CESA 2023) Alicanteko hamaika herritan jokatu dute aurten, urte hasieran, eta Sanlo eskubaloi taldeko hiru jokalarik parte hartu dute euskal selekzioarekin.
Azken lau jardunaldietan lortutako emaitza onei esker, sailkapenean gora egin du Haundi futbol taldeak, eta bosgarren postuan dago Ohorezko Erregional mailako sailkapenean, 29 punturekin.
Guztira 1300 albiste inguru argitaratu dira barren.eus-en 2022. urtean, eta ikustaldi gehien izan dituztenak zerrendatzen dira jarraian.