2023an barren.eus webgunean gehien irakurri diren albisteak

Barren.eus 2024ko urt. 4a, 14:02

Ia 1.400 albiste argitaratu dira barren.eus-en 2023. urtean, eta ikustaldi gehien izan dituztenak zerrendatzen dira jarraian. 

Urtero moduan, jaiei buruzko albisteak, ezbeharrak eta kirol albisteak izan dira ikusienak. 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean herritarren interesa piztu duten albiste ikusienak batu ditugu ondorengo zerrendan:

 

 • 453.023 bisita izan ditu barren.eus-ek 2023an
Google Analytics neurgailuaren arabera, barren.eus webguneko 107.948 erabiltzaileek 453.023 sesio egin dituzte 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, horrek esan nahi du egunean, batez beste, 1.241 bisita izan dituela webguneak.
Urtebete lehenagoko datuei, 2022ko audientzia datuei, erreparatuz gero, %11,5 egin dute gora saioek, 2022an 400.519 sesio egin baitzituzten webguneko erabiltzaileek. 2023koak inoizko daturik onenak dira, 2020koak (425.362 sesio) gaindituz, pandemia betean goia jo baitzuten audientzia datuek. Azken urteetako joerari eutsiz, 2023an ere erabiltzaile gehienek eskuko telefonoa erabili dute barren.eus irakurtzeko: %66,4k.

Hona BARRENek 2023an argitaratutako 42 astekarietako azalak.

2024 01 04 barren Urtekaria 2023 azala elgoibar mendaro