Azken hilabeteetan hainbat bilera egin dituzte herritarrek eta eragileek San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko, eta joan zen asteko bileran aurkeztu zien Udalak jaietarako egitarau proposamena. Aurrerapen honetan musika kontzertuak eta sokamuturra egingo den egunak zehaztu zituzten. Su Ta Gar, En Tol Sarmiento, Neomak eta Tapia eta Leturia izango dira aurtengo kontzertu nagusiak. Kontzertu horien aurretik Elgoibarko musika taldeek joko dute.
Sokamuturra, bestalde, hiru egunetan egongo da: Txiki Egunean, Jubilatuen Egunean eta Gazteen Egunean.
23 ASTEAZKENA: "SAN BARTOLOME BEZPERA"
- 22:00 ELLIE JENSEN, Kalegoen plazan.
- Jarraian, ETS, En tol sarmiento, Kalegoen plazan.
24 OSTEGUNA: "SAN BARTOLOME"
- 23:00 TAPIA ETA LETURIA, Kalegoen plaza.
25 OSTIRALA: "TXIKI EGUNA”
- 8:00 Mauxitxa txarangaren eta Herriko Dultzaineroen diana.
Jarraian, sokamuturra
26 LARUNBATA: "BASERRITARREN EGUNA”
- 22:00 BRILET, Kalegoen plazan.
- Jarraian NEOMAK, Kalegoen plazan.
27 IGANDEA: “JUBILATUEN EGUNA”
- 8:00 Diana Herriko Dultzaineroekin.
- Jarraian, sokamuturra
- 21:30: Gabezin taldearekin erromeria, Maalako parkean.
28 ASTELEHENA: "NERABEEN ETA GAZTEEN EGUNA”
- 8:00 Diana Herriko Dultzaineroekin.
- Jarraian, sokamuturra
- 22:00 MUZAK, Kalegoen plaza.
- Jarraian, SUTAGAR, Kalegoen plaza.