Ehun lagunek hartu dute parte Karakateko Igoeran

Barren.eus 2023ko aza. 18a, 13:37

Morkaikok antolatuta, Karakateko Igoera jokatu dute gaur 100 lagunek. 11:00etako kanpaiak jotzeaz bat irten dira korrikalariak plazatik, eta bakoitzak nahi zuen bidea aukeratu du.

Haritz Unamuno bergararra izan da azkarrena, eta emakumezkoetan Ainhoa Lendinez elgoibartarra. 

Karakaten izan da festa gaur goizean. Morkaikok antolatuta, Karakateko Igoera jokatu dute gaur, eta 100 lagunek hartu dute parte. Parrokiako kanpai hotsekin batera irten dira 11:00ak puntua Kalegoen plazako frontoitik, eta bakoitzak nahi zuen bidea aukeratu du Karakatera igotzeko. 700 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan dute korrikalariek. Tontorrera iristen lehenengoa Haritz Unamuno bergararra izan da 27:51 denborarekin, eta bigarren lekuan iritsi da Iñigo Lariz elgoibartarra 28:36ko denborarekin. Iñaki Goenaga plaentxiarra izan da hirugarrena, 28:41 denborarekin. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan da txapelduna 35:48ko denbora eginda. (ikus lehen sailkatuen azken metroak bideoan)

Lehen gizonezko elgoibartarraren saria Iñigo Larizek jaso du, eta lehen emakumezko elgoibartarrarena Lore Bereziartuak. Ales Berguari eman diote aurpegi onenaren saria, eta Elisa Chiroquek irabazi aurtengo sari berezia, hau da, irabazlearen denbora bikoitza egitea, baina denboratik pasatu gabe. 

Ikus SAILKAPENAK -PDF-

 

2023 11 18 karakate igoera 29 irabazlea haritz unamuno BARREN

2023 11 18 karakate igoera 29 bigarren inigolariz BARREN

2023 11 18 karakate igoera 29 gazteena BARREN

2023 11 18 karakate igoera 29 ainhoa lendinez BARREN

2023 11 18 karakate igoera 29 ikusleak BARREN

2023 11 18 karakate igoera 29 jendea pasiloa BARREN

2023 11 18 karakate igoera 29 taldearg BARREN

2023 11 18 KARAKATE igoera haritz unamuno txapelagaz

 

•Azken urteetako irabazleak: