Bi gizon atxilotu dituzte Mendaron Herriko Enparantzan borroka egiteagatik eta arma zuriak erakusteagatik

Barren.eus 2023ko mar. 9a, 19:43

Zalaparta handiko goiza izan da gaurkoa Mendaron. Herriko bi bizilagunen arteko liskarra izan da herriaren erdian, Herriko Enparantzan; eta, arma zuriak ere bistarazi dituzte bien artean eduki duten tirabiran, erabiltzera iritsi ez badira ere.

Txutxe denda baten bueltan hasi da istilua, eguerdian, eta ahatik, lekuko ugari eduki ditu bi gizonen arteko borrokak, orduagatik eta lekuagatik. Gertakariaren lekuko izan direnek adierazi dutenez, larritu egin dira zestran eta elkarri oihuka ari ziren bi gizonek arma zuriak zeramatzatela ikusi dutenean, bereziki, arma horiek zuten tamainagatik eta luzeragatik. "Bietako bat matxete edo katana moduko arma luze batekin ikusi dugunean zerbait larria gerta zitekeela pentsatu dugu denok, pelikula bat bizitzen ari ginela zirudien, eta Ertzaintzak hogei bat dei jasoko zituen albi berean une horretan", esan du lekukoetako batek. Bi lagunak lasaitzen saiatu den herritarrik egon dela ere azaldu du. Ertzainak etorri direnean bi gizonak atxilotu dituzte. Arma zuriarekin mehatxu delitua egitea leporatzen diete biei, eta komertzio batean kalteak eragitea ere egozten diete, Eibarko Ertzain etxetik jakinarazi dutenez. Lekukoen testigantzak jasotzen ari da Ertzaintza eta ikerketa abian dagoela-eta oraingoz ezin dute beste argibiderik eman.

 

2023 03 09 borroka mendaro ertzaintza 1

2023 03 09 borroka mendaro ertzaintza

2023 03 09 mendaro denda kalteak borroka