Duela 47 urte hasitako ohiturari jarraituz, herriko kaleak zeharkatu dituzte Mauxitxa txarangakoek eta hainbat herritarrek. Amaitu berri diren sanbartolomeetan ez bezala, hutsik topatu dituzte kaleak gaurkoan. Kalebarren plazatik hasi dute Lanerako diana eta herrigune osoa zeharkatu dute: Errosario, Kalegoen Plaza, Santa Ana, San Inazio, San Bartolome, San Frantzisko, Maala, Bernardo Ezenarro, Pedro Migel Uruzuno eta Kalebarren. Abiadura bizian joan dira eta 21 minutuan osatu dute itzulia.
- Ikus BIDEOAn