Elgoibar eta Aiastia lotzen dituen Gi 2636 errepidean gertatu da istripua, Mendi Bide taberna parean, hain justu ere. Kolpearen ondorioz, bi autoetako airbag-ak aktibatu dira. Anbulantzia medikalizatua bertaratu den arren, oraingoz ezin izan dugu jakin zauriturik egon den ala ez.