Kontua da, euskal arrantzaleek ere balea harrapatzen eta ustiatzen ikasi zutela errentagarria zelako eta hala iritsi zirela Atlantiar Ozeanoaren beste ertzeraino. Baina haien interesa ez zen geoestrategikoa, ezta erlijioa zabaltzea ere. Haiek ez zebiltzan mundu berriaren bila edo indietara mendebaldetik pasatzeko bidearen bila, balearen bila baizik.
Bietatik du zerbait balearen eta baleazaleen arteko harremanak. Berez hil ondoren, urak ekarrita edo talaiatik ikusi eta gero bateletan hura hil eta haren koipe zein beste gai probetxugarriak ustiatzeko portu bazterrean halako animalia erraldoiak nahitanahiez sortu behar ikusmira eta zeresana.
Umetako oroitzapenak dira. Anaietako bat (hamazazpi neba-arreba izan gara), soldadutzatik etorri eta gero Terranovara joan zen eta han egin zuen bakailao-kanpaina bat Pasaiako enpresa batean (Pysbe= Pesquerías Y Secaderos Bacalaos de España) izena emanda.