Gaur hitzak eta letrak sobera geratuko diren susmoa daukat. Badira hitzez adierazi ezin diren sentipenak. Begiak zabaldu eta ikusi. Hobe da paisaia bera zutaz jabetzea, zeu dena jasotzen eta adierazten saiatzea baino.
Yoho National park, O´Hara laku zoragarria, amaierarik gabeko basoak alde guztietara eta mendikate zuriak alde bietan. Aurton maiatzera arte elurra mardul egin du eta bi milako lerroa baino beheragotik hasten da estalki zuria. Ez zen txarto ibili paraje zabal honi Rocky Mountains deitu ziona. Baso sarriaren gainean elurrak erdi jantzi, erdi biluzten dituen arkaitzak dira nagusi nonahi ehundaka kilometrotan zehar.
British Columbia utzi eta Albertan sartu gara. Pinu eta izeien adar puntak janda daude. Espin txerriaren (Spin pork) lanak dira horiek. Parke nazionalean sartu garenean sarreratxo bat ordaindu dugu. Horrek, bazterretan gelditu, ikuskatu eta atseden guneetako zerbitzuak erabilteko eskubidea ematen digu. Bi egunetarako balioa du paseak. Animalia basatiren batzuk ikus ditzagun, basobideetatik ere sartzen da Tomas, baina ez da erraza. Goizean goiz mugituz gero errazago ikusten dira. Gainera, lehen turistek janaria eskaintzen zien hartzei eta gainontzeko piztiei. Horretara ohitu eta galzorian gertatu ziren, nork eman falta zenean. Izakera basatia gal ez zezaten, galazo egin zuten ezer ematea. Orain zailagoa da baso ilunetik kanpora ikustea. Auto ilada ikusi dugu eta jendea argazki kameraz armatuta. Gu heldu garenerako basoan ezkutatua zen zena zelakoa.

Autopistek ohiko ibilbideak eten ez ditzaten, animalia migrarientzat bide aproposak egin dituzte. Aurreko udazkenean hotzak hasi zirenean, oraintxe gabiltzan tokiotan ateratako argazkia duzue albokoa.
Halako batean elk (altze) bat ikusten dugu, bere adar handi eta guzti, baso ertzeko larrean, baina urruti samar. Zooma erabiliz, pare bat argazki egin eta aurrera.
Banff National Park-ean sartu gara. Canadako zaharrenetakoa. Neguko olinpiar jokoak hemendik hurrean dagoen Calgaryn (1986) antolatu zituztenetik bideak eta inguruak txukunduak eta konponduak ikusten dira. 1985ean gizadiaren ondare izendatu zituzten parke eder hauek eta horrek ondo zainduko dituzten bermea izan behar luke.
Vancouver-tik Torontora Rail Canadan egin izan bagenu, ohartuko ginen, bai, paisaiaren edertasun pristinoaz, baina ez genuen izango anaiak eta koinatak erakutsi diguten guztiaz gozatzeko aukerarik. Aldapan gora egin eta Lake Moraine agertu zaigu bere edertasun osoan, mendizerra elurtuak babestua. Postaletan agertzen den paisaian sartu gara. Egun ederraren alde, jende ugari, baina zaratarik gabe, denak aho zabalik. Vancouverko arkitekto ospetsu batek, Arthur Erikson-ek, egindako txalet batzuk badira urrutira gabe, baina bestela inguruak ez du galdu berezko edertasunik. Mendiotako harri granitikoaren hautsak kolore berde esmeraldaz tindatu du lakua. Bazterrak garbi eta urtxintxa arreak gure inguruan, urren bat edo emango ote genien. Eskuetara etortzen zaizkizu.
Morainetik jaitsi eta berriz egin dugu gorantza, handik urrun barik dagoen Lake Louise ospetsura. Canadian Pacific elkartean lan egiten zuen batek eman zuen haren berri eta Esmeralda izenaz bataiatu zuten, koloreak harri bitxi hori ekarri zielako gogora.
Ederra da, benetan, hau ere. Moraine baino handiagoa, mendien magalean izotz-horma edo glaziare eta guzti. Laster berrizendatu zuten, Ingalaterrako monarkiaren omenez. Victoria erreginaren Louise alabaren izenarekin geratu da azkenean. XX. mendearen hasieran, klase gorenetako turismoa erakartzeko asmoz, Chateau Lake Louise egin zuten lakuaren ondoan bertan. Gaur egun ez dut uste ezer eraikiko luketenik, baina han dago hura ere, bertaratzen direnen ikusgarri eta gozagarri. Estilo bereko eraikuntza eder asko dago Canadan, Victoria eta Banff-eko hotel ederrak, besteak beste. Gaur egun, mila pertsona baino gehiagori ostatu emateko beste leku badu hemengo honek.
Izotz-hormaren ondoraino oinez joateko aukera dago eta hala egin dugu. Ordu eta erdi, joan-etorrian. Bira osoa ere egin daiteke, baina ezkerreko aldean harri zatiak erortzen dira eta ez da segurua. Isilik egonez gero, erortzen diren harrien zarata ere entzuten da. Han aurrean dagoen Victoria Glacier delakoak 800 metro egin du atzera azken 150 urteotan
Parkeari izena ematen dion Banff herrira jaitsi eta Bow falls (ur jauziak) ikusi ditugu. Uraren hots lasaigarriak, mendien ikuspegi ederrak eta herriaren harmonia baketsuak eman diete gaurkoari errematea. Gaur hemendik kilometro batzuetara dagoen Canmore herritxoan egingo dugu lo, gertu dauden guztiak beteta daude eta. Koinata, Jeanne, Canmore herritxo honetan sortua da eta hainbat urte geroago hemen lo egiteak badu bere xarma. Arratsaren ederra! Eguzkia sartu deneko mendebaldea baino gorago ikusten da gaur argitasun handiena. Paraleloan gorago eta nabariagoa ei da Ipar poloko aurora boreal delakoaren distira. Gaurko ikuskizunek ez digute amets txarrik ekarriko.
Canmore, 2008- 07-19
•Jasper´s National Park
Bow Valley barruan dago Banff parkea. Abiatu garenean elur oldeen arriskuaz ohartzen gaituzte bide bazterretako iragarkiek: You are in avalanche country. Be careful, snow flows! Mendi tarte estuak dira, izan ere, eta basoan elur jauziek egindako soilune handiak ageri dira, basoa haragi bizitan uzten dutenak, arrokak bistatzeraino. Crowfoot Glacier ikusgarria ageri da ezkerraldera. Hegazti horren hanka irudikatzen du zenbait puntatan amaitzen den elur hormak: erroi-oinaren glaziarra. Bailarari izena ematen dioten Bow Lake eta Bow Glacier atzean utzi eta Jasper´s National Park-en sartu gara.
Hegoaldera doan Saskatchewan ibai zabalaren ondotik aurrera goaz. Mexikar Golkoan amaituko du bidea hor doan ur olde zaratatsu horrek. Aldapa bat igo eta Jaspers parke erraldoiko baso eta mendiak aurrez aurre. Bide nagusiari izkin egin eta basobideetatik abiatu du Tomasek autoa. Animalia basatiak nahi dizkigu erakutsi; berak lanean ziharduenetan hainbat aldiz ikusitako haiek. Basoan lanean zebilela kanpindendatik bazkaria ostu zion hartzari edo haren familiari kontuak eskatu nahi lizkioke. Eguzkia goitxo dago, baina, horretarako. Baso itzaleko freskuran ezkutatu dira eta, zalapartaren bat edo beste aditu edo itzalen bat somatu badugu ere, ikusi ez dugu ezer ikusi. Aurreko batean urruti samar larrean begiztatu genuen elk (altze) hartaz kanpo ez dugu basati handirik ikusi.
Parkean han-hemenka dauden atsedenlekuetako batean geratu gara bazkaltzen. Tomasek bere barbakoa txikian prestatu digun haragi ederrari ez diogu muzin egin. Okela samur ederra jatea zer den badakigu Kanadako gure bigarren etxean eta etxekoekin ibili garen artean.
Bertan dira komunak, ontziak garbitzeko txorrota eta abar. Hondakinak lagatzeko burdinazko kutxa handiak ere bai, lurrean ondo tinkatuta. Izan ere, hartzak eta beste patariak janari hondakinen bila ibiltzen dira eta ontzi sendoa behar da, behera bota eta guztia lardaskatuko ez badute, hondakinen usainean. Ontziok irikitzen ere lehenengoan ez da asmatzen. Nik ez nuen asmatu, behintzat. Eskua sartu eta barruko xafla bati tira egin behar zaio irikitzekotan. Horrela lortzen dute, patariek amore ematea eta hondakinetan uxarka ez ibiltzea.
Honeymoon Lake izan da hurrengoa agertzen. Izenak ebokatzen duena nahikoa da bakardadearen edertasuna adierazteko. Kontua da, hemen bat eta han bestea, asko direla laku ederrak eta ohitu egin garela edertasunera. Etxe inguruan, urrutira joan gabe, gozatu ditzakegunak ikusten ohitzen garen bezala.
Bada Athabaska izeneko glaziar bat eta laku bat. Baita ibai bat ere. Haren ur jauziak ikusten eta entzuten geratu gara. Argazki makina ataskatuta geratu zait. Ni argazki makinari begira, akatsa non zeukan aztertzen eta alboan lerro handia zain, gero eta handiagoa, zerbaiti argazkia ateratzen niharduelakoan. Errespetuzko lerroak sortzen dira hemen horrelakoetan. Ez dabiltza alferrik bakoitza kamara banakin hari eta honi tira.
Ura, uraren zarata eta isiltasuna eta basoa dira Kanadan ikusi ditugun gauzarik ederrenak. Basoa ikuskizun eta bai entzunkizun ere. Haizeak berbaro eta sinfonia berezia sortzen du basoaren barnean. Hemengo indigenek maskaretan ezpainak biribilduz putz egiten ari den jainkosa irudikatzen dute, basoetako izpiritua. Eta basoen gainean hodeiekin bat egiten duen elurraren zuritasuna.
Pocahontas izenak altxarazi dizkit belarriak. Akaso historiatik baino istoriotik gehiago duen algonkin indioen alaba baten balentriak kontatzen dira, Pocahontas izenaren harira. Estatu Batuetako Virginia aldean gertatuak dakarzki gogora zehaztasun handirik gabeko kontakizunak. Smith izeneko bati heriotzatik salbatzerainoko babesa eman ei zion emakume indigena horrek. Ez dakigu nondik eta nola, hemengo laku bati izena emateko besteko sona lortu zuen, behintzat.
Bada hemen flota handi samarra duen autobus konpainia bat: Brewster. Koinatak esan didanez, bere aititak konpainia horretan egin zuen lan, baina ez autobusetan, zaldizko gurdiak ziren garaietan baino, XIX-XX. mendearen mugetan. Gaur Estatu Batuar konpainia baten esku dago negozioa.
Jaspers herrira heldu garenerako berandu samar da. Ez dugu telesferikoan igo eta ikuspegi zabalaz gozatzeko aukerarik. Bihar hartu behar dugu Canada osoa ozeanotik ozeanora zeharkatzen duen tren historikoa: Canadian Pacific zena eta gaur egun Rail Canada konpainian dagoena. Ederra da geltokia eta asko herrian dabiltzan turistak. Rocky Mountain katearen erdigunean gaude eta Albertako hiriburu den Edmonton-etik ez hain urruti. Hemendik aurrera, ekialdera, ordeka izango da nagusi.
Petrolioaren negozioa indartsua da Alberta aldean eta, lurralde ordeka zabaletan nonahi ikus daitezke urre beltza ateratzen diharduten tramankuluak, oiloak ura edaten bezala, pikoa behera eta pikoa gora.
Hinton izeneko herrian, lehen ia ezer ez zena ta orain handitzen ari den honetan hartu dugu lotarako ostatu.
Hinton, 2008-07-20

- Ikus hemen: Angel Ugartebururen testu guztiak