Argazkiren bat tartekatzen hasi nintzen txipa anaiaren ordenagailura hustu nuenean. Mezularia testu hutsarekin, arin-arin ibilten ohitua zegoen eta protestaka hasi handik aurrera. Karga gehiegi ematen zioten argazki horiek, dirudienez.
Argazkiak kendu eta testu hutsez saiatu nintzen, berriz ere, Toronto eta Montrealetik, baina ordurako bizio txarrak hartuta zegoen mezularia; ez entregagarri lez bueltatu jatazan.
BARRENeko langile finek pendrivean gordeta daukadazanak blogean jartzeko gonbita egin didate. Ezin ezetz esan, mezulari alferrari mendekua hartzearren alde batetik eta interruptusaren sindromeaz geratu ziren irakurleei atsegin lapurtua osatzeko, bestetik. Nik uste izango nuen baino askoz gehiago izan dira irakurleok. Uztailaren lehen astetik San Ignazio egunera gauza asko ikusi eta bizi izan genuen. Poliki-poliki aterako ditugu eta, mezulariari mendeku osoa hartzeko, argazki eta guzti.
Bejondaigula: Biaje on daigula!
• Museum of anthropology
San Fermin bezperan Hume Park-en egin genuen egunpasa eder hartan galdetu genien BC University delakoan irakasle eta ikasle ziren Jon nafarrari eta Jone bizkaitarrari museo honen berri. – Ez joan hemendik hori (Museum of Anthropology) ikusi barik. Merezi du, benetan. Anaiagaz joan gara, bide batez Queen Elizabeth Park ederra ere ikusi eta gozatuz. A zelako basoak dauden Vancouver-tik mendebaldera. Bertako indioen lurrak dira gehienak eta inor gutxik zapaldutako basoa, hiri handitik hur-hurrean. Ba ei dago basoa zapaldu gabe zuhaitzez zuhaitz jendea ibiltzeko pasabidea egiteko proiektu bat. Ordu erdi bat behar da down town-etik punta honetara iristeko. Gu astiro ibili gara, anaiaren autoan, bazterrak miatuz.
Unibertsitatearen gunean, hantxe dago bazter batean museo ikusgarria. Sartu eta berehala igartzen da bertako indigenen historiak eta prehistoriak betetzen duela guztia. Era guztietako totem-ak erakusgai. Gidak ingelesez dihardu eta ez naiz nahi nuen beste enteratu. Kanadako museo didaktiko handiena da. Oraingo eraikuntza hau 1976an inauguratu zuten. Arthur Erikson, kanadako arkitekto ospetsuak diseinatua da. Kanadan iparmendebaldeko indigenek ohi dituzten egiturak islatzen saiatu da.
Totem, maskara eta abar, kolonizatzaile berriak heldu ziren sasoikoak dira gehienak. Indigenen hizkuntza eta kulturarekiko errespetua erakutsi nahi dutela islatzen da adierazpen eta ohar gehienetan. Izan ere, atzoko kontua da hemen kultura anglosaxoia. 150 urte baino ez dira hemen naturarekin harreman estuan eta bakarti bizi ziren herri hauek zibilizazio modernoaren zurrunbiloan sartu zirenetik. Gaur egun 169.000 inguru ei dira British Columbia osoan ( Espainia halako bi), bizi diren indigenak.
- Maskaren artean batek erakarri du nire arreta. Ezpainak biribilduta putz egiten diharduen aurpegia da.
- Basoko jainkosa horrek zuhaitz arteko isiltasunean entzuten den haizearen oihartzuna edo mormorioa islatzen du.
Errotonda deitzen den beste gune batean ikusi dugu «Raven (belea) eta lehen gizakiak» irudikatzen duen eskultura ederra (ikus argazkia). Gaur ulertu dut zergatik errespetatzen duten hemen hainbestean belea. Beleak ireki zuen irmoki itxita zegoen maskor bat eta handik sortu ginen mundura gizakiok. Bill Reid artista autoktonoak (ama indigena, uste dut) cedar (cedro) egurrez egina da.
Nahi baino azkarrago irten gara first nations direlakoen santutegia dirudien lekutik. Iturri baten ondoan geratu naiz utzi nahi ez nuen altxorrari azken begiratua egin eta argazkia atera nahirik. Bero egiten du eta txakur batek uretara egin du salto nire ondoan. Noan hemendik asperges bedeinkapena iritsi baino lehen.
Etxerako bidean indigenak non bizi diren galdetu diogu anaiari. Izan ere, erreserbetan bizi direla askotan entzun dugu eta ikusi ere bai halako batzuk. Ezagun dira haiek bizi direneko lekuak. Etxe arrunt batzuk eta inguruan hainbeste auto eta txatarra. Ez ei dakite erabili duten tresnarik botatzen. Dana hantxe etxearen inguruan, ordena handirik gabe. Baina eurak non bizi dituk ? Vancouverrera heldu berritan, erdigunean bertan, indigenen jaialdi batean ikusi genituen hainbat, folklorearen inguruan, musika eta dantza maskaratuen ekitaldian, baina erreserba direneko horietan ez da inor ageri. Non jagozak eurak?
- Hara! Gobernuak emoten deutsiezan erraztasunekaz, helduak ez dozak ahalegindu be egiten eta hor ibiliko dozak nonbait edanean. Ez juek bizitzeko egitasmorik. Gazteek be zail jeukiek horrelako giroan, baina horietako hainbat, behintzat, hasi dozak eskoletara eta unibertsitatera be.
Bizitzaren ikuspegi oso batek, naturarekin harreman modu berezko batek porrot egin die eta ez da erraza izango horiek eta horien seme-alabek ere euren bizitzaren lema berreskuratzea. Gainera, ona al da teknología berriarekin batera heldu zaien eredua?
Vancouver, 2008ko uztailaren 5ean
• Simon Fraser University
Aurreko batean eraman gintuen Tomasek unibertsitate eder batera. Ederra eraikuntza den aldetik, ederra okupatzen duen menditxoko basoa eta ederra inguruan duen parkea. Zientziak nahiz letrak irakasten dira, baina batez ere zientziek dute ospea.
New Westminster aurretik pasatzen den ibaiaren izen bera eman diote, Simon Fraser esploratzaile ingelesarena, hain zuzen. Mendi gaineko alde batetik ikusten da zelan ibai zabal hori zabaltzen den hainbat adarretan, deltak sortuz. Delta deitzen diote oinpean itsasorantz luzatzen eta zabaltzen den lautada aberatsari.
Eraikuntzari berari argazki bat atera nahi, baina zabala da eta urrutiratu barik ez dago kamararen ikuspegian batzerik. Lurraren berezko formarekin jokatuz egindako egitura du leku askotan. Arthur Erikson-ek egina, hau ere.
Ipar-ekialdera begiratu eta zein panorama ederra! Itsasoa hainbat adarretan zatitzen da mendi eta irla sakabanatuen artetik. Indian arm (indioen besoa) deitzen diote. Besoa, inguruko lurrak besarkatuz mendi tarteen barruraino sartzen delako, Eskandinabiako fiordoak bezala. Indian, natiboen erreserba asko direlako inguruotan. Baso sarria da nagusi eta Itxaso barearen xarma.
Campus-ean ibili gara inguru ederrok ikusteaz ase ezinik. Txoko batean tótem berezi batzuk ikusi ditugu. Hurreratu gara eta japoniar artista batek eginak direla jakin. Japongo iparraldean, Hokaidon zehazki, Kanadako haida indioen senide edo diren bertakoek ere halako adierazpen artistikoak ei dituzte. Japonek Vancouver-i egindako oparia ei dira.

- Ikus hemen: Angel Ugartebururen testu guztiak