Zapatukoa hogeita hamabigarren edizioa izango da eta parte hartzera deitu dute antolatzaileek. Elgoibarko Lagun Taldekoek jakinarazi dute 10:30etik 11:30era eman ahal izango dela izena Kalegoen plazan jarriko duten mahaian, eta handik bertatik irtengo direla 12:00etan txirrindulariak Idotorberantz. Federatuek bost euro ordaindu beharko dute izena emateagatik eta federatu gabeek 12 euro.
Iazko edizioan 36 txirrindularik parte hartu zuten eta Imanol Alvarez elgoibartarra izan zen Idotorbera iristen lehenengoa. Hamahiru minutu eta 37 segundoan osatu zuen Alvarezek 3,8 kilometroko igoera pikoa. Probako errekorra Iker Eskibelek dauka: 12 minutu eta 48 segundo. Emakumezkoetan, berriz, Maite Maiora mendaroarra izan zen azkarrena iaz. Maiorak dauka probako errekorra (17:22), 2016ko igoeran lortua.
• Idotorbeko Igoera; azken urteetako irabazleak:
- 2023 Imanol Alvarez eta Maite Maiora
- 2022 Mikel Perez de Obanos eta Maite Urteaga
- 2021 Iker Eskibel
- 2020 (Ez zen jokatu pandemiagatik)
- 2019 Jon Astigarraga
- 2018 Iker Eskibel eta Amaia Urkidi
- 2017 Iker Eskibel
- 2016 Iker Eskibel eta Maite Maiora
- 2015 Ramon Garcia
- 2014 Josu Uriarte
- 2013 Jorge Gonzalez
- 2012 Mikel Hernandez eta Ainhoa Lendinez
- 2011 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2010 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2009 Josu Uriarte
- 2008 Josu Uriarte eta Ainhoa Lendinez
- 2007 Vicente Gonzalez
- 2006 Jorge Gonzalez
- 2005 Iñigo Lariz eta Ane Mendia
- 2004 Ramon Garcia eta Gotzone Aierdi
- 2003 Iñigo Lariz
- 2002 Iñigo Lariz
- 2001 Iñigo Lariz
- 2000 Iñigo Lariz
- 1999 Jose Mari Fernandez eta Ismene Fulgencio
- 1998 Ramon Garcia
- 1996 Jose Mari Fernandez
- 1995 Aitor Etxaniz eta Inma Ruiz