Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125. urteurrenaren itxiera ekitaldia egingo dute irailaren 18an

Barren 2025ko ira. 12a, 13:15

Iaz egin zuten Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala. Arg: M. Askasibar.

Urtebete pasa da iaz Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala egin zutenetik, eta itxiera ekitaldia egingo dute orain.

Hasi zuten egun berean izango da itxiera, irailaren 18an (eguena). Izan ere, egun esanguratsua da irailaren 18a herriko Lanbide Heziketaren historian: Elgoibarko Udalak 1899ko irailaren 18an sinatu zuen Lanbide Heziketako eskola sortzeko baimena ematen zuen agiria. Ordutik 125 urte igaro direla ospatu dute azken ikasturte akademiko honetan.

Itxiera ekitaldia Herriko Antzokian egingo dute, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, Elgoibarko lanbide heziketako ikasle, irakasle eta langile jubilatuek hartuko dute parte.

11:30-12:00 bitartean Herriko Antzokiko sarreran photocall-a egingo dute gonbidatu guztiekin. 12:00etatik aurrera honako ekitaldien osatuko dute ekitaldia: IMH eta Meka LHIIko zuzendarien ongietorria, 125. urteurreneko bideo oroigarriaren emanaldia, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordearen hitzaldia, Elgoibarko lanbide heziketako komunitateari aitortzak, alkatearen agurra eta talde argazkia.

125. urteurreneko batzordeak eskerrak eman dizkie Elgoibarko Udalari, urteurrena babestu duten enpresei (DanobatGroup, BESA, Geminis Lathes babesleak, eta Berkoa, Mancisidor, Ger, AVS, Nordplastic, Telleria, Laboral Kutxa laguntzaileak), Makina Erremintaren Museoari, Elgoibarko makina erremintaren historia zaleei, eta Elgoibarko lanbide heziketa osatzen duten pertsona, ikastetxe, enpresa eta erakunde guztiei.
"Lanbide Heziketaren, enpresaren eta erakundeen ahalegin eta dedikazio bateratua izan da, eta izango da, gure gizartearen funtsezko motorra, teknologiaren eta berrikuntzaren aitzindari izatera eramango gaituena", adierazi dute.

Urteurren urtearen errepasoa

Joan den ikasturtean urteurrenaren harira antolatutako ekitaldi nagusiak ere aipatu dituzte, besteak beste, honakoak: