Elgoibarko Lanbide Heziketaren testuingu historikoa izan dute aztergai Jubilatuen Biltokian

Barren 2024ko urr. 24a, 12:23

Lanbide Heziketaren 125. urteurrenaren harira, kafe-tertulia egin zuten atzo, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Argazki proiekzioa egin zuten, eta Pello Arrieta historialariak eman zituen argibideak.

Atzera begira jarri ziren, eta iraganera egin zuten bidaia. Burdinoletan aritzen ziren errementarien garaitik hasi eta 60ko hamarkadara arteko errepasoa egin zuen. Kafea eta pastak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.