Sanbartolomeak 2024

Bideoa: San Bartolome jaietako txupinazoak

Barren 2024ko abu. 23a, 20:55

Berezia izaten da jaien hasiera, emozioz beteriko unea. Elgoibarren hasieraren emozio hori sentitzeko bi aukera ditugu.

Izan ere, bi txupinazo jaurtitzen dira Elgoibarren, ofiziala, 13:00etan eta Hiruretako txupinazoa. Orain urte batzuk hiru ere izaten ziren Gune Askekoek ere jaurtitzen baitzuten eurena arratsaldean. 
Udaletxeko balkoitik jaurti duten txupinazoan Lanbide Heziketaren 125. urteurrenari aitortza egin diote, eta Lanbide Heziketaren bueltako sei lagun igo dira balkoira suziria piztera.
Giza Eskubideen parkean jaurti dute bigarren txupinazoa, hiruretakoa, 1975. urte inguruan hasitako ohiturari segida emateko. Ohitura duten moduan, dultzaineroek girotu dute ekitaldia.

Txupinazo ofiziala eta hiruretakoa, bideoetan:

 

Bideoak: BARREN eta Rafa Alkorta.