Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren

Barren.eus 2020ko uzt. 29a, 12:24

Osasun Sailaren gaurko txostenak COVID-19aren PCR probetan Elgoibarren ateratako lau positibo berri jaso ditu.

Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.849 PCR proba egin zituzten atzo, uztailak 28, eta guztira 123 Covid19 positibo atzeman zituzten: Araban 13, Bizkaian 62 eta Gipuzkoan 46. COVIDaren ondorioz zazpi pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten lau pertsona daude Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresatuta. Bestalde, uztailaren 20tik 26ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta hildako bat egon dela.

Hona hemen atzoko positibo kopurua Debabarreneko herrietan:

  • Elgoibar 4
  • Eibar 14
  • Ermua 2
  • Mutriku 1
  • Soraluze 1

∞Lotura duten albisteak: