COVID19 kasu berri bat atzeman dute Mendaron

Barren.eus 2020ko uzt. 23a, 12:35

Hilabeteak pasa dira Mendaron azken koronabirus kasu positiboa atzeman zutenetik, baina kasu bat hauteman zuten atzo eginiko PCR probetan.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 5.135 PCR proba egin zituzten atzo, uztailak 22, eta guztira 138 koronabirus kasu berri atzeman zituzten: Araban 6, Bizkaian 93 eta Gipuzkoan 38. Gipuzkoan atzemandako kasuen erdiak Debabarrena eskualdeko herrietan hautemandakoak dira:

  • Ermua 22
  • Eibar 14
  • Deba 2
  • Soraluze 1
  • Mendaro 1

COVIDaren ondorioz 7 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.

Positibo meatuak Debabarrena eskualdean:

Herria Posibibo metatuak Positiboak 1.000 biztanleko
Eibar 326  10,93 
Ermua 307  16,02 
Elgoibar 64  5,52
Deba 27  3,67 
Soraluze 22  4,82 
Mutriku 17  3,0 
Mallabia 6  4,25 
Mendaro 5  1,18 
     

 ∞Lotura duten albisteak: