Eibarren test masiboak egin dituzte herritarrek eta kasu positibo berri asko detektatu dituzte. 11 kasu atzeman zituzten barikuan, uztailaren 17an, 21 kasu zapatuko emaitzetan eta 24 kasu domekan. Era berean, Ermuan ere izugarrizko gorakada izan dute atzemandako kasuek, 77 kasu berri barikutik domekara. Zapatuari dagozkion datuetan 48 kasu berri. Eskualdeko datuekin jarraituz, Soraluzen 6 kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan, eta kasu bat gehiago Deban.
Atzo, hilak 19, 3.560 PCR proba egin zituzten, eta Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 114 lagunek eman zuten positibo: 6 Araban, 45 Bizkaian eta 63 Gipuzkoan (Bezperan, 197 ziren). Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duen pertsona bat solairuan ospitaleratu zen atzo, eta Covid19a duten 2 pertsona ZIUn daude.
∞Lotura duten albisteak:
- Udalekuak bertan behera laga dituzte, baita Elgoibarren eta Mendaron ere (2020-07-18)
- Elgoibarko eta Mendaroko eguneko zentroak ixteko agindu du Foru Aldundiak, gutxienez uztailaren 24ra arte (2020-07-17)
- Gaur zabalduko dute King-Kong taberna, koronabirus probek negatibo eman eta gero (2020-07-18)
- Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren azken orduetan (2020-07-17)
- King-Kong taberna ixtea erabaki dute badaezpada, senide batek positibo eman duelako Covid19aren PCR proban (2020-07-17)
- Beste koronabirus kasu bi atzeman dituzte Elgoibarren PCR proba bidez (2020-07-17)
- Koronabirusaren transmisio komunitariorik ez dagoela adierazi du Elgoibarko Udalak (2020-07-17)
- Maskaren erabilera derrigortuko du Jaurlaritzak gauerditik aurrera (2020-07-15)
- Beste koronabirus kasu bat hauteman dute Elgoibarren (2020-07-15)
- Koronabirus kasu bat atzeman zuten asteburuan Elgoibarren (2020-07-13)