King-Kong tabernako langileetako baten alaba Zarauzko kanpinean egon zen joan zen asteburuan, eta hango agerraldiari lotutako kasuetako bat izan da hau ere.
Uztailaren 8tik 12ra Zarauzko kanpinean egon ziren gazteei PCR probak egitera joateko eskatu zien Osasun Sailak, eta hala egin zuen Elgoibarko gazte honek. Atzo eguerdian jakinarazi zioten positibo eman zuela. Une horretatik bere logelan konfinatuta dago. Bere aita, King-Kong tabernako langilea, etxera joan zen alabak positibo eman zuela jakin zuenean, eta gaur egingo diote berari PCR proba. Legez, taberna irekita mantentzeko aukera zuten oraindik, baina "badaezpada" taberna ixtea erabaki dute, langile honen emaitza jakin arte. Zarauzko kanpineko egonaldiari lotuta bost koronabirus kasu positibo daude momentuz Elgoibarren.
∞Lotura duten albisteak:
- Beste koronabirus kasu bi atzeman dituzte Elgoibarren PCR proba bidez (2020-07-17)
- Beste koronabirus kasu bat hauteman dute Elgoibarren (2020-07-15)
- Koronabirus kasu bat atzeman zuten asteburuan Elgoibarren (2020-07-13)