Debabarrena eskualdean atzemandako koronabirus kasu positiboen kopuruak ez du behera egiten. Atzo egindako PCR probetan 39 kasu berri atzeman zituzten (40 izan ziren aurreko egunean). Horietatik bi Elgoibarren hauteman dituzte eta beste bat Mendaron.
Debabarrenean uztailaren 23an eginiko PCR probetan COVID19 kasuak:
- Ermua 19
- Eibar 17
- Elgoibar 2
- Mendaro 1
Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.424 PCR proba egin zituzten atzo, uztailak 23, eta guztira 136 koronabirus kasu berri atzeman zituzten: Araban 13, Bizkaian 86 eta Gipuzkoan 35. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 2 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 3 pertsona ZIUn daude.
∞Lotura duten albisteak:
- COVID19 kasu berri bat atzeman dute Mendaron (2020-07-23)
- Kasu berririk ez Elgoibarren, baina ugari bailaran (2020-07-22)
- Hiru kasu berri baieztatu dira Elgoibarren (2020-07-21)
- Beste bost koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren asteburuan (2020-07-20)
- Udalekuak bertan behera laga dituzte, baita Elgoibarren eta Mendaron ere (2020-07-18)
- Elgoibarko eta Mendaroko eguneko zentroak ixteko agindu du Foru Aldundiak, gutxienez uztailaren 24ra arte (2020-07-17)
- Gaur zabalduko dute King-Kong taberna, koronabirus probek negatibo eman eta gero (2020-07-18)
- Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren azken orduetan (2020-07-17)
- King-Kong taberna ixtea erabaki dute badaezpada, senide batek positibo eman duelako Covid19aren PCR proban (2020-07-17)
- Beste koronabirus kasu bi atzeman dituzte Elgoibarren PCR proba bidez (2020-07-17)
- Koronabirusaren transmisio komunitariorik ez dagoela adierazi du Elgoibarko Udalak (2020-07-17)
- Maskaren erabilera derrigortuko du Jaurlaritzak gauerditik aurrera (2020-07-15)
- Beste koronabirus kasu bat hauteman dute Elgoibarren (2020-07-15)
- Koronabirus kasu bat atzeman zuten asteburuan Elgoibarren (2020-07-13)